Eguneko Zentroan plaza eskaera.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eguneko Zentroak eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen beharra duten adinekoentzako laguntza zentroak dira. Batez ere, beraien familiekin bizi diren adinekoentzat.

Adinekoek behar duen zaintza jasotzen dute egunean hainbat ordutan, arreta pertsonalizatu baten bitartez.

NORK ESKA DEZAKE?

Bete beharreko baldintzak hauek dira:

- 60 urte baino gehiago izatea

- mendekotasun egoera aitortua izatea

- Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta egotea

- Nazionalitate espainola izatea eta Estatuko lurraldean gutxienez 5 urtez bizi izatea, horietatik 2 urte behintzat eskaera aurkeztu aurrekoak.

- Gizarte sarerako pertsona gaitzat hartua izatea, Gizarte Politikako Departamentuak ezarritako irizpideen arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzaileren NANa

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskabidea aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Lanegunetan: 50,06 € eguneko.

                Jaiegunetan: 57,47 € eguneko.

                Tasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak eta Udalak erabiltzaile bakoitzarentzat ezartzen dituzten irizpideen arabera kitatuko da.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea.

                Kasua balioestea.

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).