Sendian

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasuna duten adinekoekin bizi diren familientzat laguntza programa da Sendian.

SENDIAN programa barruan ematen diren laguntzak:

Prestakuntza kurtsoak: Senideek mendekotasuna duen adineko pertsonari arreta hobea eskaini ahal izan diezaioten ezagutza zehatzak irakasten dira. Irakasten diren edukiak ondoko arloei dagokie: medikua,erizaintza, psikogeriatria eta gizarte baliabideak. Informazioa, heztea eta terapia ematea dute helburutzat

Laguntza psikologikoa: Adineko mendeko pertsonekin bizi diren zaintzaileek eta familiek zailtasun psikologiko garrantzitsuak eta harreman sozialak nahiz familiarrak hondatzeko arriskua izan ditzaketenez, banakako tratamendu psikologikoa ematen zaie (gehienez ere 10 saio, nahiz eta salbuespenez 12 saio ere izan daitezkeen).

Autolaguntza-taldeak: Antzeko egoeran dauden familien artean eratzen dira autolaguntza-taldeak. Laguntza-terapia gisa balio dute, eta elkarlana bultzatzen dute.

Asteburuko atsedenaldia: Zerbitzu honek aukera ematen du adineko mendekoek asteburua eguneko zentroetan eta egoitzetan igaro dezaten.

Egoitza arreta: Hileroko egonaldiak dira ( 5 egun gehienez), adineko pertsonentzako egoitzetan, familiek zaintza lanetatik atseden har dezaten

NORK ESKA DEZAKE?

Adineko mendeko pertsonentzako familia zaintzaileak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen eta zaintzailearen NANa

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Eskatzaileak legezko ezintasuna badu, legezko ordezkariaren edota egitatezko zaintzailearen NANaren fotokopia, eta, adingabekoa bada, familia-liburuaren fotokopia

Egoitza arreta eskatzen bada, adineko mendeko pertsonaren pentsioaren agiria edo errenta aitorpena (diru sarreren ziurtagiria)

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Tramite egiteak ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea,erregistratzea

                Kasua balioestea.

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).