Gizarte eta osasun laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adineko mendekoak eta/edo ezgaituak itunpeko egoitzen sarean sartzeko eskaera. Baliabide hori etxebizitzaz bestelako aukera bat da, eta narriadura pertsonalak etxean geratzea eragozten duenean erabiltzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Bete beharreko baldintzak hauek dira:

- Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatua egotea

- Osasun Txartel Indibiduala izatea

- Gizarte Politikako Departamentuak eta Osasun Sailak ezarritako izapideen arabera, baliabidetarako pertsona gaitzat hartua izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzaileren NANa

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Gizarte Txostena

Osasun Txostena , Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak bete dezan

Osasun Txartela

Errenta Aitorpenaren fotokopia

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Tramite egiteak ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea,erregistratzea

                Kasua balioestea.

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Egoitza sozio-sanitarioetako egonaldiak osasun sistemako edo gizarte sistemako profesionalek sustatu ditzakete, interesduna ados egonez gero.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).