Egonaldi labur, ertain eta luzeko etxebizitzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Iraupen mugatuko egonaldietarako etxebizitzak dira, eta etxebizitzarik ez duten eta familiaren zein gizartearen babesik ez duten pertsonei eskaintzen zaizkie. Mantenu eta ostatu-zerbitzua ematen dute. Gizarteratze-mailaren arabera, egonaldi labur, ertain eta luzekoak izan daitezke.

Horien bidez, ondoko hauei erantzun nahi zaie:

- Larrialdietako egoerei (egonaldi laburra)

- Gizarteratze-prozesuei, arreta emateko ibilbide pertsonalizatuen helburuak betetzeko denbora gehiago (egonaldi ertain eta luzea) behar den kasuetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Gipuzkoako edozein udalerritan erroldaturik dagoenak, eskaera egin aurreko urtean gutxienez. Baldintza hori ez da beharrezkoa izango larritasun etxebizitzetara joateko.

Zaintza berezirik behar ez duen osasun-egoera izatea.

Gizarteratzeko zentroak daukan barne erregimenari buruzko arautegian oinarrituta, azkeneko bi urteetan arau urratze larria egiteagatik, edo azken hiru urteetan urratze oso larria egiteagatik zigorrik jaso ez duenak

Bizikidetzari eragiten dion jokabide-nahasterik ez duenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen NAN

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria

Sendagilearen txostena. Bertan, eskaera egiten duenak zaintza berezirik behar ez duen osasun egoera duela ziurtatuko da.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea,erregistratzea.

                Kasua balioestea.

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Gizarte Baztertze balorazioa eginda egon behar da.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).