Gizarte ongizateko funtseko pentsioa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aldizkako prestazio ekonomiko bat da, eta adinean sartuta daudelako edo ezgaitasun bat dutelako, oinarrizko beharrizanak asetzeko lanean aritu ezin diren eta bestelako sarrerarik eskuratu ezin duten pertsonei ematen zaie.

NORK ESKA DEZAKE?

Gipuzkoan legalki bizi denak eta bertan erroldatuta dagoenak.

Eskatzailea bakarrik biziz gero, urteko diru-sarrerak 2.098,04 euro baino gutxiago dituenak.

Eskatzailea famili unitate bateko kidea bada, unitate horren per capita errenta kopuru horretara iristen ez denak.

65 urte beteta dituenak

16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago dituenak eta gutxienez %45eko ezgaitasuna duenak eta lanbiderako zailtasunari buruzko baremoan 8 puntu gutxienez dituenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Interesdunaren NANaren fotokopia; adingabekorik izanez gero, familia- liburuaren fotokopia ere bai.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Kontu-zenbakia.

Familia unitateko guztiek jasotzen edo jasotzen ez dituzten diru-sarreren ziurtagiriak:

Ordaindutakoaren araberako pentsioen ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala: Erretiroa, alarguntza, zurztasuna,ezintasun iraunkorra, kargura semea edo. Alaba edukitzeagatik prestazio ekonomikoa, senideen aldeko pentsioak, zahartzaro pentsioa.

Ordaindutakoaren araberakoak ez diren pentsioen ziurtagiria: Erretirokoak edo baliaezintasunekoak edo Gizarte-ongizateko funtsaren zahartzaroko edo ezintasun pentsioak.

Bere kontura lan egiten duten pertsonak (autonomoa): Errenta aitorpena egiteko obligaziorik ez badu, azken hiru hilabetetako hileko batez besteko sarrera garbien zinpeko aitorpena ere aurkeztuko da.

Besteren kontura lan egiten duten pertsonek azken nomina aurkeztu beharko dute (edo azken 3 nominak, zenbatekoa oso ezberdina bada.

Langabezi prestazioa edo Subsidioa jasotzen badu edo ez badu, SERVICIO EMPLEO PUBLICO ESTATAL delakoak egindako ziurtagiria

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen badu edo ez badu, LANBIDEk egindako ziurtagiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                Ez dagokio

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Ez dagokio

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).