Turismoa eta yermalismoa ezgaitasunen bat duten pertsonentzat.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ezgaitasunen bat duten pertsonek turismo eta termalismo egiteko programa.

NORK ESKA DEZAKE?

% 33ko edo gehiagoko ezgaitasun fisiko edo organikoa egiaztatzen duten pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NANaren fotokopia, (onuradunarena eta laguntzailearena).

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Eskatzaileak legezko ezintasuna badu, legezko ordezkariaren edota egitatezko zaintzailearen NANaren fotokopia, eta, adingabekoa bada, familia-liburuaren fotokopia

Ezgaitasun-ziurtagiri osoaren fotokopia.

Familia ugarien tituluaren fotokopia (egoera horretan egonez gero).

Bizikidetzako familia-unitateak urtean 7.299,70 euroko edo gutxiagoko diru- sarrerak baditu: nominen edo pentsioen fotokopia eta/edo errentatik datozkien diru-sarreren ziurtagiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

                Telematikoki:

                http://elkartu.org/zerbitzuak/elkarbidean-programa/

                http://www.cocemfe.es/vacaciones/

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Programa bakoitzeko urtero ezartzen diren prezioak

                Eskaera ez du kosturik

                PROZEDURAREN EPEA

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdia.

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Eskaera-orria eta agiriak jasotzea, egiaztatzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Espainiako Elbarri Fisikoen Estatuko Konfederazio Koordinatzailea.

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                  OHARRAK

                  Gurpil-aulkia erabiltzen dutenek edo eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza behar dutenek laguntzaile bat eraman beharko dute.

                  Onuradunen 16 urtetik beherako seme-alabak joan ahalko dira, betiere haien laguntzarik gabe bidaiatzerik ez dutela justifikatzen badute.

                  Lehentasuna izango dute % 50etik gorako ezgaitasuna egiaztatzen dutenek.

                  Adingabekoen kasuan, aitaren, amaren edo tutorearen baimena izan beharko da

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).