Kotizatu gabeko pentsioak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erretiro adinean edo ezgaitasun egoeran egonik, Gizarte Segurantzari kotizatu ez edo nahikoa kotizatu ez diotelako, kotizaziopeko pentsio jasotzeko eskubidea ez duten pertsonei zuzendutako aldizkako prestazio ekonomikoak dira.

Bi modalitate daude:

- Ezgaitasunaren ziozkoa eta erretiroarena.

NORK ESKA DEZAKE?

Erretiroagatiko pentsioa

Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta dagoenak

65 urte baino gehiago dituenak

Legezko Bizilekua Espainiako lurraldean duenak, eta hamar urtez hor bizi izan dela ziurtatzen duenak, 16 urte zituenetik pentsioa ordaintzen hasi bitartean. Horietatik bi segidakoak izan behar dute eta kotizatu gabeko erretiro pentsioaren eskaeraren aurre-aurrekoak.

Nahiko baliabide ekonomiko ez duenak urtero eguneratzen den baremoaren arabera.

Ezgaitasunagatiko pentsioa

Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago dituenak

Legezko Bizilekua Espainiako lurraldean duenak eta gutxienez bost urtez hor bizi izan dela ziurtatzen duenak. Horietatik bi segidakoak izan behar dute eta ezgaitasunagatiko pentsioa eskatu aurre-aurrekoak.

%65eko edo gehiagoko ezintasuna duenak

% 45eko ezintasuna eta lana aurkitzeko zailtasun baremoan 8 puntu edo gehiago dituenak

Nahiko baliabide ekonomiko ez duenak urtero eguneratzen den baremoaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen eta familia-unitatea osatzen duten 14 urtetik gorako gainerako kideen NANa edo pasaportea.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

14 urte baino gutxiagoko adingabeen kasuan: familia liburuaren fotokopia.

Familia unitateko guztiek jasotzen edo jasotzen ez dituzten diru-sarreren ziurtagiriak:

Ordaindutakoaren araberako pentsioen ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala: Erretiroa, alarguntza, zurztasuna,ezintasun iraunkorra, kargura semea edo. Alaba edukitzeagatik prestazio ekonomikoa, senideen aldeko pentsioak, zahartzaro pentsioa.

Ordaindutakoaren araberakoak ez diren pentsioen ziurtagiria: Erretirokoak edo baliaezintasunekoak edo Gizarte-ongizateko funtsaren zahartzaroko edo ezintasun pentsioak.

Bere kontura lan egiten duten pertsonak(autonomoa): Errenta aitorpena egiteko obligaziorik ez badu, azken hiru hilabetetako hileko batez besteko sarrera garbien zinpeko aitorpena ere aurkeztuko da.

Besteren kontura lan egiten duten pertsonek azken nomina aurkeztu beharko dute (edo azken 3 nominak, zenbatekoa oso ezberdina bada.

Langabezi prestazioa edo Subsidioa jasotzen badu edo ez badu, SERVICIO EMPLEO PUBLICO ESTATAL delakoak egindako ziurtagiria.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen badu edo ez badu, LANBIDEk egindako ziurtagiria.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea, erregistratzea

                Kasua balioestea.

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Foru Aldundiko Gizarte Politikako DepartamentuA.

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).