Egoitzen sarean sartzea.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adineko mendekoak eta/edo desgaituak itunpeko egoitzen sarean sartzeko eskaera. Baliabide hori etxebizitzaz bestelako aukera bat da, eta narriadura pertsonalak etxean geratzea eragozten duenean erabiltzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein interesatuak edo bere lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzaileren NANaren fotokopia.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiriak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 15 lanegun
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea, erregistratzea

                Kasua Balioestea.

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Itxaron zerrendan onartu izanaren ebazpena, ekarpen ekonomikoa adieraziz:3 hilabete

                Plaza eskuratzeko: ez dago eperik.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).