Desgaitasunaren balorazioa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ezgaitasun gradua baloratzea eta garraio publikoa erabiltzeko mugikortasun zailtasunak neurtzea, baremoa erabiliz. Ezgaitasun gradua portzentaje moduan neurtzen da. Ezgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da Ezgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.

Berrikuspena eskatu daiteke

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein interesatuak edo bere lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen NAN edo/eta familia liburua (hau adin txikikoen kasuan).

Osasun txartela.

Osasun txostena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak egina (eredu ofizialaren arabera).

Espezialisten mediku-txostenak.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea.

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Sailera igortzen da, bertan balora dezaten.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Departamento de Política Social de la Diputación Foral de Gipuzkoa

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Osasun-txostena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak egina, Gipuzkoako Foru Aldunditik eskatzen da.

                Eskaera jaso ondoren, baloratu beharreko pertsonari hitzordua emango zaio, Departamentuak Legazpiko herrian duen Ezgaitasuna Baloratzeko Zentrora joan dadin.

                Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin-behinekoa izan daiteke.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).