Mendekotasuna baloratzeko eskaera eta baliabidetara bideratzeko RAI tresna.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Autonomia fisikoa, sentsoriala, psikikoa edo intelektuala falta dutelako edo galdu dutelako mendekotasun egoeran dauden eta eguneko jarduerak, batez ere bakoitzaren zaintza, egiteko laguntza behar duten pertsonen mendekotasun maila baloratzea.

Mendekotasunaren balorazioan graduak daude:

I gradua: Mendekotasun ertaina: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, egunean behin.

II gradua: Mendekotasun larria: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean bi edo hiru aldiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile bat behar.

III gradua: Mendekotasun handia: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean behin baino gehiagotan, eta bere autonomia intelektualaren eta fisikoaren galera dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe.

Mendekotasun gradu bakoitzean maila desberdinak daude, pertsonen autonomiaren eta dituen zaintza-beharraren arabera. Balorazio honen arabera pertsona bakoitzari jaso ditzakeen zerbitzu eta prestazioak aitortuko zaizkio, Dependentziari buruzko abenduaren 14ko 30/2006 Legearen arabera.

Berrikuspena egiteko eska liteke

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein interesatuak edo bere lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen NAN edo/eta familia liburua (azken hau adin txikikoen kasuan).

Osasun txostena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak egina (eredu ofizialaren arabera).

Osasun txartela.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

Espezialisten mediku txostenak.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                RAI BALORAZIOA:

                - Euskal Kontseiluaren erabakia, 2005eko otsailaren 17koa, arreta sozio- sanitarioari buruzkoa.

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea, bertan izapidetua izan dadin.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Osasun-txostena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretarako sendagileak egina, Gipuzkoako Foru Aldunditik eskatzen da.

                Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin-behinekoa izan daiteke

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).