Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza pertsonaleko diru-laguntzaren bidez, laguntzaile pertsonal bat kontratatzeak eragindako gastuak ordaindu nahi dira; laguntzaile horrek hezkuntza eta/edo lanerako sarbidea erraztuko die, eta autonomia gehiago ekarriko die mendekotasun handia duten pertsonei, eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egin ditzaten.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein interesatuak edo bere lege-ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen NANaren fotokopia

Zaintzailearen NAN edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakia, eta enpresaren IDENTIFIKAZIO FISKALA, hala badagokio.

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskabidea aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Adingabekoa bada, famili liburua

Laguntza pertsonala emango duen zaintzaile edo enpresarekin sinaturiko kontratua edo aurre-kontratua.

Laguntzailea Gizarte Segurantzan alta emanda izanaren ziurtagiria.

Zaintza profesionala ematen dutenei dagokienez, Gizarte Segurantzaren arloan finkatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen agiria

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Tramite egiteak ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea

                Kasua balioestea.

                Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasun Balorazio Baremoa bakarrik onartuko da (ez da bestelakorik onartuko).

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.