Laguntza teknikoak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Banakako diru-laguntzak eta babes-produktuak dira, eta horien xedea, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo beste administrazio eskudun batek desgaitutzat edo mendekotzat jotako pertsonei beren eguneroko jarduerak egiten eta gizarteratzen laguntzea da.

Laguntza motak:

Mugikortasuna: gurpildun aulki elektrikoa, aulki bereziak, ibilgailuen egokitzapena

Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako.

Babes eta zaintza pertsonalerako.

Etxebizitzarako altzari eta egokitzapenetarako.

Komunikaziorako laguntzak: entzumenerako protesia, pertsonen arteko komunikaziorako gailua, software egokitua.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.

% 33 edo gehiagoko ezgaitasuna duen edo mendeko egoeran dagoen pertsona gisa kalifikatua egotea.

Azken 6 urtean antzeko laguntzarik ez jaso izana.

Erabiltzaileak ekarpen ekonomiko bat egin behar badu, Foru Dekretuan ezarritako ahalmen ekonomikoaren baremoa ez gainditzea.

Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako laguntzak soil-soilik eman ahalko dira eskaturiko egokitzapenak irisgarritasunari buruzko araudian ezarritako irisgarritasun-irizpide guztiak betetzen baditu.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzaileren NANaren fotokopia

Eskatzailea adin txikikoa bada, liburu familiaren fotokopia

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Eskatzen denaren aurrekontu zehatza

Berreskuratzen ez diren laguntzen kasuan:

Aurreko urteko errenta aitorpena

Bizikidetza unitateko kide guztiek dituzten diru-sarreren ziurtagiriak.

Prestazioa jasotzeko kontu korronte zenbakia.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Tramite egiteak ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                Kasua balioestea.

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Laguntzak berreskuragarriak edo berreskuraezinak izan daitezke. Berreskuragarria: Hainbat pertsonak ondoz ondo berrerabil ditzaketen eta garraioa beste kosturik gabe lekuz alda daitezkeen babes-produktuak.

                Berreskuraezina: Dituzten ezaugarriengatik besterenezin direnak eta erabiltzaile bakar bati onura egiten diotenak.

                Bada diruz lagundu edo laga daitezkeen babes-produktuen katalogo bat.

                Ez da diru-laguntzarik emango eskaera aurkeztu aurretik eta Etxetek Foru zerbitzuak aldeko orientabide-txostena egin aurretik erositako produktuetarako edo hasitako lanetarako.

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).