Genero indarkeriaren biktimentzat dirulaguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baliabide ekonomikorik ez duten eta lana lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero indarkeriaren biktimentzat diru-laguntzak dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Genero Indarkeriaren biktimak:

- Euskal Autonomia erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta dagoen eta egiaz udalerri horretan bizi denak

- Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren %75etik gorako errentarik ez duenak.

- Lana lortzeko zailtasun bereziak dituenak; Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako Txostenaren bitartez egiaztatuko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria

Eskatzaileren NANa

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia

Biktimaren aldeko babes-agindua

Salbuespen gisa, egoera hori Ministerio Fiskalaren txostenaren bidez egiaztatu ahal izango da. Txosten horretan jasota egongo da zantzuen arabera salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela, babesteko agindua ematen den bitartean

Eskatzaileari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen aitorpena edo, hala badagokio, aitorpena egiteko betebeharrik ez duela dioen ziurtagiria.

Eskatzailearen hileko diru-sarrera guztien frogagiriak

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ordezkaritza agiria.

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                2007ko azaroaren 29ko agindua, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat diru-laguntza esleitzeko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duena. (Euskal Herriko Aldizkaria, 235,zk, abenduaren 7koa.

                1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero indarkeriaren aurkako Babes Integralerako Neurriei buruzkoa babesteko

                1452/2005 Errege Dekretua, abenduaren 2koa, lege horretako 27. artikuluan ezarritako diru-laguntza arautzen duena.

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Agiriak jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea

                  Eskaera Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politiketarako Departamentuari Bidaltzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketarako Departamentuak

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA