Gizarte larrialdietarako laguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar- beharrezkoak diren gastuei – ohikoei zein apartekoei- aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonek eskura dezaketen diru-laguntza da.

NORK ESKA DEZAKE?

Sei hilabete lehenagotik udalerrian erroldatuta dagoen eta egoitza efektiboa bertan duen pertsonak.

Eskaera aurkeztu aurreko urtean bizikidetza-unitatea osatzen duenak.

18 urte beteak dituenak

Gizarte Larrialdietako Laguntzei buruzko urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzaileren NANa

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

Familia-liburua eta/edo. kasua bada hau egiaztatzen duten beste agiriak.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraio Departamentuaren Etxebide Zerbitzuan alokairuko etxebizitzaren eskatzaile bezala inskribatua egotea edo. inskripzio-eskaera egin izana egiaztatzen duen dokumentazioa, inskripzio hori derrigorrezkoa den kasuetan.

Bankuko kontuak eta tituluak zertan diren erakusten duten bankuko ziurtagiriak.

Ondasun higiezinak edukiz gero, Jabetzaren Erregistroak emandako ondasun higiezinen gaineko zergaren azken ordainagiria.

Familia unitateko guztiek jasotzen edo jasotzen ez dituzten diru-sarreren ziurtagiriak.

Ordaindutakoaren araberako pentsioen ziurtagiria -GIZARTE SEGURANTZAREN INSTITUTO NAZIONALA-: Erretiroa, alarguntza, zurztasuna, ezintasun iraunkorra, kargura semea edo. Alaba edukitzeagatik prestazio ekonomikoa, senideen aldeko pentsioak, zahartzaro pentsioa.

Ordaindutakoaren araberakoak ez diren pentsioen ziurtagiria: Erretirokoak edo baliaezintasunekoak edo Gizarte-ongizateko funtsaren zahartzaroko edo ezintasun pentsioak.

Bere kontura lan egiten duten pertsonak(autonomoa): Errenta aitorpena egiteko obligaziorik ez badu, azken hiru hilabetetako hileko batez besteko sarrera garbien zinpeko aitorpena ere aurkeztuko da.

Besteren kontura lan egiten duten pertsonek azken nomina aurkeztu beharko dute (edo azken 3 nominak, zenbatekoa oso ezberdina bada.

Langabezi prestazioa edo Subsidioa jasotzen badu edo ez badu, SERVICIO PUBLICO DE EMPLEO ESTATAL delakoak luzatutako ziurtagiria.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen badu edo ez badu, LANBIDEk luzatutako ziurtagiria. Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanen gaineko arazoak egonez gero, dagokion epaia eta pentsioa justifikatuko duen erreziboa

Gizarte larrialdiko laguntza zein gastu estaltzeko erabiliko den ziurtatuko duen dokumentazioa (Aurrekontua, faktura, ...)

Eskatzaileak espedientera gehitzeko egokitzat jotzen dituen bestelako agiriak.

Administrazioak, betebeharrak betetzea egiaztatzeko helburuarekin, eskatzea egoki irizten duen bestelako dokumentazioa

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ordezkaritza agiria

    NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre: Udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan (Iparragirre plaza 20, abenida sarreratik) Ciudadanía

    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:00era.

    Informazio gehiago jasotzeko deitu 943 03 80 83 telefonora edo emaila bidali gizadmi.ur@urretxu.eus

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    Ez du kosturik interesatuarentzat.

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 15 lanegun
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    Ley 12/1998, de 22 de mayo, contra la exclusión social.

    Decreto 4/2011, de 18 de enero, de las ayudas de emergencia social.

    Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la garantía de ingresos y para la inclusión social.

    DECRETO 16/2017, de 17 de enero, de modificación del Decreto de ayudas de emergencia social

    ORDEN de 8 de marzo de 2017, de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales, por la que se establecen, para el año 2017, las cuantías máximas para cada uno de los gastos específicos contemplados en las Ayudas de Emergencia Social, se señalan los criterios para la distribución de los créditos consignados para su cobertura y se fija el límite presupuestario que, para el año 2017, corresponde a cada uno de los Territorios Históricos y Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetza

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA