Zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Izaera pribatuko egoitza batean (Eguneko Zentroa edo Egoitza Iraunkorra) sartzeko prestazio ekonomikoa lortzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekoak 3 hilabete badaramatza itxaron zerrendan eguneko zentroko zerbitzua edo egoitza iraunkor bat eskuratzeko eta ez badauka plaza publikorik edo itunpekorik, diru-laguntza hau onartzen zaio plaza pribatu bat ordaintzeko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzaileren NANaren fotokopia

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria, interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopia, dagokion moduan

Ezintasunen bat izanez gero, persona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Prestazioa jasotzeko kontu korronte zenbakia.

Zentro Pribatuarekin sinatutako kontratua edo aurrekontratua

Zerbitzu eskaintza pribatuarengatik ordaindutako azken faktura.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Tramitea egiteak ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                Kasua balioestea

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasun Balorazio Baremoa bakarrik onartuko da ( ez da bestelakorik onartuko).

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).