Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Prestazio ekonomikoa da, mendekotasuna duen pertsona bat bere familiako batek zaintzen duenean sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak.

Familia-ingurunean zaindua izateko prestazio ekonomikoa jasotzeko baldintza hauek betetzen dituen pertsonak:

Zaintzailea eta mendekotasuna egoeran dagoen pertsona bizileku berean erroldatuta egotea.

Zaintzailea 18 urtetik gorakoa izatea eta mendekoaren senitartekoa izatea (gutxienez 3. graduko ahaidetasuna izan behar du).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzaileren NANaren fotokopia

Interesduna ez den beste pertsona batek eskatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, interesdunaren identifikazio agiriaren fotokopiarekin.

Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

Zaintzailearen NANa eta osasun-txartela

Prestazioa jasotzeko kontu korrontearen IBAN zenbakia.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Udaletxea. Gizarte Ekimena
      c/Iparragirre 20 20700 08:00 - 14:30
      943038083 - gizadmi.ur@urretxu.eus

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Tramite egiteak ez du kosturik interesatuarentzat.

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                Agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                Kasua balioestea.

                Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

                OHARRAK

                Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Mendekotasunaren Balorazioa bakarrik onartuko da ( ez da bestelakorik onartuko).

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).