Lana eta familia bategarri egiteko laguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak edo adin txikiko seme alabak zaintzeko, lanaldi murrizketa eta/edo lan-eszedentzia eskatzen duten pertsonei ematen zaien diru-laguntza da.

NORK ESKA DEZAKE?

Hiru urtetik beherako seme-alabak zaintzeko eszedentzia eskatzen duen gurasoak.

Zortzi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko, gutxienez lanaldiaren heren bateko murrizketa eskatzen duen gurasoak. Seme-alabak, gutxienez %33ko ezintasuna onartuta badu, diru-laguntza seme-alabak 18 urte bete arte baliatu ahal izango da.

Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatu dagoenak.

Gutxienez 59 eguneko segidako aldia baliatu duenak eszedentzia-aldian edo lanaldi murrizketan.

Mendekotasun egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia eskatzen duenak.

Mendekotasun egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko gutxienez lanaldiaren heren bateko murrizketa eskatzen duenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskatzailearen NANaren fotokopia

Mendekotasun-egoeran edo osasun egoera oso larrian dauden senitartekoen zaintzaileen kasuan:

Mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dagoen pertsonaren NANaren fotokopia

Senitartekoaren mendekotasun egoera egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan mendetasun maila eta azpi-maila zehaztuko dira.

Osasun egoera oso larrian dauden senitartekoen kasuan, senitartekoa zaintzen duen medikuak emandako ziurtagiria.

Eskatzailearen eta mendetasun-egoeran edo osasun egoera oso larrian dagoen pertsonaren artean dagoen ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Adin txikiko seme-alaban zaintzaileen kasuan:

Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo kontuaren titulartasun datuen fotokopia

Eskatzailearen eta semearen edo alabaren arteko ahaidetasun-harremana egiaztatzen duen ziurtagiria. Familia liburuaren, jaiotze agiriaren edo antzeko dokumentuaren bidez.

Adopzioaren, tutoretzaren edo harreraren kasuan, egoera hori gauzatzeari buruzko ebazpen judizialaren edo dokumentu baliokidearen fotokopia.

Eskatzailearen bizikidetza agiria.

Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzeko arrazoia den adin txikikoen zaintza esleituko duen ebazpen judizialaren fotokopia aurkeztu beharko da.

Semeari edo alabari, %33edo gehiagoko ezgaitasuna onartu bazaio, ziurtagiriaren fotokopia

Bi kasuetan:

Errolda ziurtagiria

Eskatzaileak zerbitzua ematen duen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria, eszedentzia edo lanaldi murrizketa zehatz-mehatz nola gauzatuko den egiaztatzen duena.

Eszedentziaren kasuan, Gizarte Segurantzan baja eman dela egiaztatzen duen agiria eta lanaldi murrizketaren kasuan, Gizarte Segurantzaren datua1k36aldatu direla egiaztatzen duen agiria.

Eskatzailea Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen ez duen kooperatiba-sozietate bateko bazkide langilea edo lan-bazkidea bada:

Eszedentzietan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu izanaren ziurtagiria

Erakunde pribatuari edo kotizatzen duen Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duten lanaldi- murrizketetan, kooperatibako bazkide langile izatearen ziurtagiria, kotizazio mota.

Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-konturen titulartasun-datuen fotokopia

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Eusko Jaurlaritzako laguntzak

    NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre: Udaletxean, Gizarte Zerbitzuetan (Iparragirre plaza 20, abenida sarreratik) Ciudadanía

    Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:00era.

    Informazio gehiago jasotzeko deitu 943 03 80 83 telefonora edo emaila bidali gizadmi.ur@urretxu.eus

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    Ez du kosturik interesatuarentzat.

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    177/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.

    31/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko Dekretua aldatzekoa.

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Eskaera orria eta agiriak jasotzea, egiaztatzea, erregistratzea

      Eskaera Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera bidaltzea.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak.

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

      OHARRAK

      DATU PERTSONALEN BABESA