Norbanakoei eta familiei diru-laguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte bazterkeria eta larrialdi-egoerei aurrea hartu eta erantzuteko dirulaguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Urretxun erroldatuta egon eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako indarrean dagoen araudian zehaztuak dauden betebeharrak betetzen dituzten pertsona eta familiak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Diru-laguntzen eskaera orria.

Eskatzailearen NAN

Familia unitatearen diru-sarreren ziurtagiriak (pentsioak, nomina, diru-laguntzak…)

Familia unitatearen ondarearen ziurtagiriak (Bankuko titulu eta kontuak, ondare ziurtagiriak…)

Eskatzen den kontzeptuaren arabera, beharra egiaztatzeko dokumentazio

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700

        E:postaz:
      • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude

            Erregistro elektronikoa

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik interesatuarentzat.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso.

            Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman.

            Gizarte Zerbitzuen sailera bideratu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Tokiko Gobernu Batzorde

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

            OHARRAK

            Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

            Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.