Gizarte zerbitzuen alorreko elkarteei diru-laguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteen jardueretarako diru-laguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Irabazi asmorik gabeko gizarte zerbitzuen arloko elkarteek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria.

Diruz lagundu nahi diren jardueren memoria

Gastu eta sarreren aurrekontua

Zinpeko aitorpena, bestelako diru-laguntzak zehaztuz .

Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazioaren arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, edo laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekuetan sartuta ez dagoela adieraziz.

Ogasuneko zerga obligazioak egunean dituela egiaztatuko duen agiria (Udalak eskatuko du ofizioz)

Gizarte segurantzarekiko obligazioak betetzen direlako egiaztagiria.

Berdintasunaren jarraipen fitxa.

Euskararen jarraipen fitxa.

Lehen aldiz aurkezten dutenek edo aldaketarik balego aurrekoaz gain:

Erakundearen estatutuen fotokopia

Erakundearen IFKren fotokopia

Elkarteen Erregistro Nagusiaren ziurtagiria

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700

          Telematikoki:
        • www.urretxu.eus, beti ere sinadura digitalaren ziurtagiria edukiz gero

          .

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik interesatuarentzat.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso.

          Sarrera erregistroa eman eta kopia bat interesdunari eman.

          Gizarte Zerbitzuen sailera bideratu.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Tokiko Gobernu Batzorde

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Gizarte Ekimena - Gizarte Ekimena

          OHARRAK

          Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

          Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).