Kirol elkarte eta taldeen diru laguntza arruntak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kirol talde federatu, erakunde eta elkarteek burutuko duten denboraldirako diru-laguntzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskualdeko izaeraz euren jardunaren espezialitatea Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko eremuan garatzen duten erakunde eta elkarteek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera egiteko:

Eskaera orria

Diruz lagundu nahi diren jardueren memoria

Gastu eta sarreren aurrekontua

Zinpeko aitorpena, bestelako diru-laguntzak zehaztuz

Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazioaren arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, edo laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekuetan sartuta ez dagoela adieraziz.

Ogasuneko zerga obligazioak egunean dituela egiaztatuko duen agiria. (Udalak eskatuko du ofizioz)

Gizarte segurantzarekiko obligazioak betetzen direlako egiaztagiria.

Berdintasunaren jarraipen fitxa.

Euskararen jarraipen fitxa.

Dokumentu espezifikoak:

Federatutako kirolarien zenbakidun zerrenda

Teknikarien zenbakidun zerrenda, federazioan indarrean dagoen lizen­tzia dutenena

Lehian dauden talde/kirolarien kopurua

Dagokion bankuak edo aurrezki-kutxak emandako agiria, kontu-korrontea eskaera egin duen entitatearena dela ziurta­tzeko.

Dagokion bankuak, aurrezki-­kutxak edo aseguru-agen­tziak igorritako agiria, eskaera egin duen entitatearen izenean eran­tzu­kizun zibileko asegurua egina dagoela ziurta­tzeko, antola­tzen dituen jarduerak estali ­ditzan.

Zuzendaritza Batzordearen eraketa fitxa.

Lehen aldiz aurkezten dutenek edo aldaketarik balego:

Erakundearen estatutuen fotokopia

Erakundearen IFKren fotokopia

Eusko Jaurlari­tzako Kirol Elkarteen Erregistroko ziurtagiria

Zuzendaritza Batzordearen eraketa fitxa.

Justikikazioa egiteko:

IV. Eraskina

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

5. Eraskina: puntuazioaren irizpideak

    NON ESKATZEN DA?

      E:postaz:
    • harrera@urretxu.eus, beti ere eskaera eta dokumentuan behar bezala sinatuta badaude
      URRETXU

        Telematikoki:
      • www.urretxu.eus, beti ere sinadura digitalaren ziurtagiria edukiz gero
        URRETXU

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik interesatuarentzat.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskaera orria eta agiriak jaso eta erregistratu.

        Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eman.

        Sustapen Soziokulturaleko Sailera bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Tokiko Gobernu Batzorde

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Sustapen Soziokulturala - Kirolak

        OHARRAK

        Egoitza soziala Urretxun, edo Zumarragan izatea, udalerri bietan euren jardunaren espezialitatea eremuan garatzen badute

        Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

        Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

        Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Eskatzailea jakinean geratzen da inprimaki honetako datu pertsonalak Urretxuko Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko dituela. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publikoei edo besteri laga edo jakinarazi ahalko zaizkie abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute Urretxuko Udalera zuzenduta.