Kirol elkarte taldeen diru laguntza bereziak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kirol-jarduera bereziak (kirol-ikuskizunak, lehiaketak, kluben urteurrenak…) antola­tzeko diru-laguntzak

NORK ESKA DEZAKE?

Urretxu eta Goierri Garaiko klub, kirol federazio eta elkarte, pertsona edo talde ­batzuei, maiz, zein noizean behin elkartzen diren.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria

Diruz lagundu nahi diren jardueren memoria

Gastu eta sarreren aurrekontua

Zinpeko aitorpena, bestelako diru-laguntzak zehaztuz

Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazioaren arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, edo laguntzak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekuetan sartuta ez dagoela adieraziz.

Ogasuneko zerga obligazioak egunean dituela egiaztatuko duen agiria. (Udalak eskatu du ofizioz)

Gizarte segurantzarekiko obligazioak betetzen direlako egiaztagiria.

Berdintasunaren jarraipen fitxa.

Euskararen jarraipen fitxa.

Jarduera antola­tzen duen arduradunaren NANaren fotokopia.

Dagokion bankuak edo aurrezki-­kutxak emandako agiria, kontu-korrontea eskaera egin duen entitatearena dela ziurta­tzeko.

Dagokion bankuak, aurrezki-­kutxak edo aseguru-agen­tziak igorritako agiria, eskaera egin duen entitatearen izenean eran­tzu­kizun zibileko asegurua egina dagoela ziurta­tzeko, antola­tzen dituen jarduerak estali ­ditzan.

Urte horretan eran­tzu­kizun asegurua ordainduta dagoela ziurta­tzeko agiria.

Lehen aldiz aurkezten dutenek edo aldaketarik balego, aurrekoaz gain:

Erakundearen estatutuen fotokopia

Erakundearen IFKren fotokopia

Eusko Jaurlari­tzako Kirol Elkarteen Erregistroko ziurtagiria

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

    NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre:
    • Herritarren Harrera Zerbitzua
      c/Iparragirre 20 20700 URRETXU
      7:30 a 15:00
      943038080 / harrera@urretxu.eus

      Postaz:
    • c/Iparragirre 20 20700 URRETXU

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Ez du kosturik interesatuarentzat.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera orria eta agiriak jaso eta erregistratu.

            Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eman.

            Sustapen Soziokulturaleko Sailera bidali.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Tokiko Gobernu Batzorde

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            Sustapen Soziokulturala - Kultura

            OHARRAK

            Eskatzaileek, administrazio publikoarekin harremanetan jartzen direnean, eskubidea izango dute dagokion prozeduran aplikagarriak diren araudiek eskatzen ez dituzten agiriak edo dagoeneko Administrazioak berak bere esku dituen agiriak ez aurkezteko.

            Interesdunak diru-laguntza eskaera aurkeztean baimena ematen dio Udalari deialdian eskatutako nahitaezko dokumentazioa ofizioz eskura dezan.

            Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Zure eskabideari erantzun ahal izateko beharrezkoa den udal kudeaketa ahalbidetzeko, zure datuak fitxategietan sartuko ditugu. Aurkatzeko, eskuratzeko, aldatzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ditzakezu Urretxuko Udalari idazki bat bidaliz (15/1999 Lege Organikoa eta 1720/2007 ED).