Lurzoru okupazioa jarduera ekonomiko puntuala garatzeko erabiltzeko baimena

Zer da? Zertarako da?

Bide publikoan noizean behin salmenta-postu bat jartzeko edo jarduera ekonomikoa (zirkoa, gaztainak...) egiteko baimena lortzeko eskaera da. Kaleko salmenta moduan ulertzen da irabazi asmoko pertsona físiko zein juridikoei noizean behineko salmentarako postua jartzeko baimena ematea.

Azokak, herriko ospakizunak edo eskulagintza-azokak direla eta, noizean behin ezartzen diren merkatuetan saltzeko baimenek bere prozedura propioa dute eta ez dira hemen aurreikusitakoak.

Gaur egun San Martin plazan astero larunbatetan egiten den merkatua ere ez da prozedura honen bidez arautzen.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisikok edo juridikok, beti ere baimena eskatzen duen jarduerarako betebehar legalak betetzen baditu, edo haren legezko ordezkariak eska dezakete.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Okupazio-eguna baino 15 egun lehenago aurkeztu behar da eskaera, eta bertan honako informazio hau jaso behar da:
    • Eskatzailearen datu pertsonalak.
    • Salgaien edo egin nahi den jardueraren deskribapen zehatza .
    • Eskatutako kokalekua eta azalera.
    • Jarri nahi den postuaren edo instalazioaren ezaugarri zehatzak: neurriak eta azalera (m2).

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Idazkaritza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1120
          943779163

        Kostua

        Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera: Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza, H epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa aztertu, erregistroan sarrera eman eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Udaltzaingoari txostena egitea eskatu.
        • Obra eta zerbitzuetako batzorde informatzailearen ebazpen-proposamena.
        • Alkatearen ebazpena.
        • Ebazpena interesdunari jakinarazi.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Idazkaritza

          Oharrak

          Kaleko salmenta debekatuta dago, salbuespena izanik Udalak emandako salmenta puntualetarako baimenak.

          Irabazi asmorik ez duten entitate edo taldeei kaleko salmenta egiteko emandako baimenak dagokion prozedurari jarraituko die (PR0047A).

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara