Bide publikoan terrazak jartzeko udal baimena eskatzea

Zer da? Zertarako da?

Lurzoru publikoa terrazekin okupatzeko baimena ematea.

Derrigorrezkoa da baimen hau eskatu aurretik kontsulta eginda izatea (“Bide publikoan terrazak lehenengo aldiz jartzeko baimena lortzeko kontsulta”).

Lizentzien iraupena hilabete natural batekoa izango da gutxienez, eta baimendutako epealdia bukatutakoan, automatikoki bertan behera geldituko da lizentzia.

Nork eska dezake?

Ostalaritzako legezko jardueretako (hala nola taberna, jatetxe, kafetegi, gozotegi) pertsona fisiko edo juridikoek edo aipatutako jardueren antzekoa egiteko baimena dutenek edo horien ordezkariek.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Idazkaritza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          010 / 943 779 100 - luz. 1120
          943 779 163

        Kostua

        F - IRABAZIZKO XEDEZ, LURZORU PUBLIKOAN MAHAIAK ETA AULKIAK JARTZEA
        Halaber, mahai eta aulkiekin lurzoru publikoa okupatzeko baimenei dagokien tasa autolikidazio sistema erabiliz kobratuko da aurrerantzean. Udalak, baimen eskaera aurkezten denean, autolikidazio erregimenean eskatuko du tasa hau.
        Funtzionamendu arauak ondorengo hauek izango dira:
        • Autolikidazioa, eskaera sartzen den egunetik kontatzen hasita gehienez ere 10 eguneko epean egin beharko da.
        • Aurreko puntuan zehaztutakoa bete ezean, eskatzaileak bere eskariari uko egin diola ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 artikuluan aurreikusitako eraginekin, beste tramite gabe artxibatu egingo delarik.
        • Autolikidazioa egiteko horretarako prestatuta Udal bulegoetan eskainiko den inprimakia bete beharko da eta kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa aurkeztu.
        Hileroko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko7,31 €
        Eskaera urtebetekoa bada, urteko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko76,22 €
        F - HOBARIAK

        Hobaria izateko baldintzak:

        -Urte berean, aurreko hilabeteren baten ere mahai eta aulkiekin okupazioa egin behar izan da.

        -Abuztu osoan ostalaritza zerbitzua ematen egotea.

        -Terrazen arautegia bete behar izan dute.

        Abuztuko okupazioak75 %

        Udal ordenantzaren arabera (Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza)

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hamabost egun.
        • Legezko epea: Hamabost egun.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Autolikidazioa kobratu.
        • Ordainagiria egin eta entregatu.
        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Idazkaritza

        Oharrak

        Lizentzia berritzeko eskaerak automatikoki onartutzat joko dira, baldin eta eskatutako dokumentazioarekin batera okupazioari dagozkion tasak eta ordainarazpenak ordaindu izanaren agiria aurkezten bada. Ordaintzen diren unetik aurrera joko dira onartutzat, baldin eta Udalak 15 eguneko epean baimenik ez ematea erabaki eta eskatzaileari jakinarazten ez badio.

        Eskariak betetzen laguntzeko, normalizatutako eskabidea du Udalak. Inprimaki horretan behar den informazioa eta dokumentazioa zehazten da; beraz dagokion inprimakia erabili behar da.

        Baimen eskaera derrigorrez terraza jarri aurretik aurkeztu behar da.

        Sinatzaileak adierazten du lurzoru publikoa okupatzeari buruzko udal araudia ezagutzen duela eta behar bezala betetzeko konpromisoa hartzen du, besteak beste hauek:

        1. Instalazioa jartzeko onartutako ordutegia errespetatzea; hau da: terraza 11:00etatik aurrera jartzea.

        2. Okupaziorako jarritako ordutegia bukatutakoan baimendutako altzari-elementuak gordeta eta okupatutako lekua txukun eta garbi uztea.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara