Bide publikoan terrazak lehenengo aldiz jartzeko baimena lortzeko kontsulta egitea

Zer da? Zertarako da?

Legeztatuta dauden ostalaritzako jardueren osagarri gisa, lurzoru publikoan terrazak jartzeko baimenari buruzko kontsulta egitea, baita horien instalazio osagarrietarako ere (itzalkinak…).
Ezinbestekoa da kontsulta hau egitea lehenengo aldiz terraza bat jarri aurretik, edo aldaketa nabaria ematen denean.

Nork eska dezake?

Ostalaritzako jarduera bat baimenduta duten pertsona fisiko edo juridikoek.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

  • Okupazioaren azterlana, gutxienez puntu hauek zehazten dituena:
    • Lokalaren kokalekua.
    • Instalazioak hartuko duen azalera.
    • Fatxadaren luzera eta ondorioz sortuko diren pasabideak.
    • Dagoen edozein oztopo finkoen berri (trafiko seinaleak, eserlekuak, zuhaitzak, hiri altzariak, etab.)
    • Planoa.
    • Instalatu nahi duen mahai, aulki eta itzalkinen modeloa.
  • Aldamenekoen baimen idatzia. Instalazioak edo okupazioak ezin dira izan fatxadaren luzera baino handiagoak. Handiagoak izateko aldamenekoen baimen-idatzia aurkeztu beharko da.
    Ez da baimen horren premiarik izango, espaloiak 4-5 metro libre utzi eta hortik aurrera eskatutako okupaziorako aukera ematen duenean. Udalak erabakiko du kasu bakoitzean aplikatuko den gutxieneko tartea.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 BERGARA
        010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Idazkaritza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          010 / 943 779 100 - luz. 1120
          943 779 163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Teknikariaren txostena, dagokion departamendua.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Obra eta zerbitzuak.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Idazkaritza

        Oharrak

        Tramite hau hasteko derrigorrez eskabide normalizatua (F0058) erabilita aurkeztu behar da eskaera. Inprimaki horretan zehazten da behar den informazioa eta dokumentazioa.

        Aldaketa nabaria dela ulertuko da mahaien kopurua aldatzea, kokalekua aldatzea, etab.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara