Udaleko mendi eta lorezaintzako brigadek beren lanetan ateratako eta botatzeko den egurra eskatzea

Zer da? Zertarako da?

Udalak inausketa-lanak egin eta/edo zuhaitzak mozten dituenean erabakiko du egurra ematen duen edo ez.

Prozedura honen helburua da udalak egurra ematea erabakiz gero 2020. eta 2021. urteetan bere mendi edo basoetako lanetan sortu(ko) duen egurra doan ematea da helburua.

Eskaerak aurkezteko epea 2020-03-06an bukatu zen.
Ikus onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Interesa adierazi zutenekin zozketa egin zen. Kontsultatu hemen emaitza.

Nork eska dezake?

Interesa duten Bergarako pertsona fisiko nahiz irabazi asmorik gabeko juridikoek, Bergarako udalarekiko betebeharretan egunean badaude.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskaera orria (F0169) behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritarren identifikazio zenbakia, pasaportea).
  • Eskaera pertsona juridiko batek egiten badu, elkarteen Estatutuak edo beste edozein dokumentu egiaztatzen dutenak ez duela irabazi asmorik.
  • Interesa duen pertsonaren ordezkaritza beste pertsona batek egiten badu eskaera ordezkaritza inprimakia (F0136) behar bezala beteta eta sinatuta, bertan zehazten den dokumentazioarekin batera.

Non eskatzen da?

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Idazkaritza
            Udaletxea
            San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
            010 / 943 779 100 - luz. 1120
            943 779 163

          Kostua

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Hamabost egun.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          Onartutako eskaeren zerrenda eginda baldintzen pleguko 6. puntuari jarraituz, zozketa egingo da eta zozketa horren emaitza kontuan hartuta une bakoitzean dauden loteak adjudikatuko dira.

            Organo erabakitzailea

            Alkatea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Idazkaritza

            Oharrak

            Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta lehentasunaren arabera eskainiko dira.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

            Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara