Ur Zerbitzuan alta eskatzea

Zer da? Zertarako da?

Ur hornidurarako zerbitzuan (saneamendua barne) alta ematea.

Eskatzailea finkaren jabea ez denean, jabearen baimena behar da (F0078 inprimakia), eskatzaileak Udaleko Ur-Zerbitzuarekin alta kontratua sinatu dezan.
Jabea zergadunaren ordezkoa da, Ur-Zerbitzuko Arautegiaren eta Hazienda Lokalak arautzen dituen 11/1989 Foru Arauaren 23.2 artikuluaren arabera (2/2005 FA, Azken Xedapen 10. aren 6. puntuak aldatua). Aurrekoaren ondorioz, dirubilketari dagokionez, sor daitezkeen zorren erantzule da.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok edo haren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

___________________

Etxebizitzak:

  • Eskaera-orria (F0074 inprimakia), behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Eraikin berrien kasuan, lehen erabilerarako baimena izatea.
  • Eskatzaileak jabetza frogatu beharko du, Udalak informazio hori ez badu.
  • Alokairuen kasuetan, ondorengoa aurkeztu beharko da:
    • Alokairu-kontratua
    • Jabearen baimena (F0078 inprimakia)

Obrak:

  • Eskaera-orria (F0074 inprimakia), behar bezala beteta.
  • Obra-baimena izan behar da derrigorrez.

Jarduerak:

  • Eskaera-orria (F0074 inprimakia), behar bezala beteta.
  • Aurretiazko komunikazioarekin eta behar den dokumentazioarekin batera aurkeztu behar da.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

        Kostua

        Udal ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea. J epigrafea: Ur hornidurarako Zerbitzua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

        Oharrak

        Ur-kontadorearen irakurketa Udaletxeari emateko kontadorearen irakurketa-pantailan agertzen diren zenbaki beltzak (kopiatuta edo argazkia aterata) bidali behar dira. Ondoren aipatzen diren bideetatik edozein erabilita:
        - telefonoz: 943 00 23 00
        - whatsapp: 616 93 69 43
        - korreo elektronikoa: ura@bergara.eus

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara