Ezkontza zibila udaletxean ospatzeko eskaera

Zer da? Zertarako da?

Alkatearen edo honek delegatutako zinegotziaren aurrean ezkontzeko.

Berariaz ohartarazten da ezkontza espedientea Erregistro Zibilean tramitatu behar dela eta ezingo dela ezkontzarik ospatu tramitazio hori bukatu ez bada. Erregistro Zibila Bergaran Ariznoa plazan dago (Epaitegiko eraikinean).

Nork eska dezake?

Alkatearen edo honek delegatutako udal zinegotzi baten aurrean ezkondu nahi duen edonork.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen Nortasun Agiria eta ordezkatuarena (ordezkotza balego).
  • Bi lekukoen Nortasun Agirien kopiak (ezkontza eguna baino 15 egun lehenago gutxienez). Lekuko horiek ezkontza egunean bertan egon beharko dira.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Idazkaritza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1120
          943779163

        Kostua

        Udalak hartzen du bere gain.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Idazkaritza

        Oharrak

        Berariaz ohartarazten da ezkontza espedientea Erregistro Zibilean tramitatu behar dela eta ezingo dela ezkontzarik ospatu tramitazio hori bukatu ez bada. Erregistro Zibila Bergaran Ariznoa plazan dago (Epaitegiko eraikinean).

        Interesdunek aukeran izango dute Bergarako alkatearen edo, aurrez propio eskatuta, Bergarako zinegotzi baten aurrean ezkontzea.

        Gutxienez 15 egun lehenago ezkontza egunean egongo diren bi lekukoen Nortasun Agirien kopiak aurkeztu beharko dira, ezkontza akta prestatzeko.

        Udala arduratuko da ezkontza akta Erregistro Zibilera bidaltzeaz.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara