Partzelazioak, segregazioak eta agrupazioak

Zer da? Zertarako da?

Adierazpen-izaerako administrazioko baimen hauek desberdinak dira lurzoruaren sailkapenaren arabera. Aukera ematen dute partzelak, orubeak, finkak edo lursailak banatzeko, zatitzeko edo/eta elkartzeko.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa edo beraien ordezkari legalak

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskaera-orria, eskabide orokorrari jarraiki egina; bertan, finkaren azalera osoa adierazi eta deskribatuko da, eta baita zatitu/banatu/elkartu nahi den finkaren azalera osoa ere.
  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ-Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Jabetza-eskrituraren fotokopia.
  • Gaur egungo egoeraren eta partzelazioaren, segregazioaren edo agrupazioaren ondorengo planoak.
  • Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren ordainagiria edo katastroko erreferentzia.

Baimena eman ondoren, tasa likidatuko da.

Hiri-lurreko finken banaketa edo/eta agrupazioaren baimena lortzeko izapidea amaituta eta betiere obrak egin behar badira, eskatzaileak obrak egiteko baimen-eskaera izapidetu beharko du.

Bere kasuan, obra baimena lortu eta hau burutu ondoren, lehen erabilpeneko baimena eskatu beharko du.

Partzelazio-lizentziaren kasuetan, lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barruan, egintza gauzatzeko agiri publikoa aurkeztuko da (ikus oharrak).

Ikusi:

PR0051 "Obra handia egiteko udal-baimenaren eskaera" prozedura

PR0085 "Lehen erabilpeneko baimen-eskaera" prozedura

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1230
          943779156

        Kostua

        Udalak onartutako ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea, F epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespenekoa izango da, salbu eta hirigintza- edo lurralde-antolamenduaren aurkakoa bada eta 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11. artikuluan zehaztutako kasuetan badago.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Hirigintza.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Hirigintza.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Hirigintza

        Oharrak

        Eskaera egin aurretik udal teknikariekin egotea gomendatzen da

        Lizentzia emango da, baina baldintza batekin: dagokion egintza gauzatu dela dioen agiri publikoa aurkeztu beharko da udalean; bestela, lizentzia etenda geratuko da. Agiri hori lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztu beharko da, eta, hala egin ezean, lizentzia iraungiko da.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara