Galdutako gauzak entregatzea eta eskuratzea

Zer da? Zertarako da?

Edozein herritarrek kalean galduta ikusitako edozein objektu HAZan Udaltzaingoan entregatzea, bere jabeari bueltatzen saiatzeko.
Galdutako objektuak eskuratu nahi duenak jabea dela ziurtatu beharko du.
Adingabeak euren guraso, tutore edo legezko ordezkariarekin bertaratu behar dira.

Nork eska dezake?

Topatutako gauzaren legezko jabeak eska dezake.

Aurkeztu behar diren agiriak

Galdutako gauzak entregatzeko:

  • Entregatzen den objektua baliozkoa bada, aurkitu duena identifikatu egin beharko da.


Galdutako gauzak eskuratzeko:

  • Eskatzailearen nortasun agiria. Adingabeak euren guraso, tutore edo legezko ordezkariarekin bertaratu behar dira.
  • Objektua ahalik eta zehatzen deskribatu behar da.
  • Galerari buruzko datuak eman behar dira: eguna eta tokia.
  • Jabetza ziurtatzen duen edozein agiri.
  • Mugikorren kasuan, hauexek ekarri behar dira: kargadorea, mugikorraren faktura (non IMEI kodea azaltzen den) eta/edo PIN zenbakia.
  • Bitxien kasuan, bitxiarekin ateratako argazkiak ekarri behar dira, bitxiaren pareko bikotea edo bitxiaren faktura, edota bitxiaren jabe gisa identifikatzen duen beste edozein datu.
  • Giltzak direnean beste kopia bat aurkeztu konparaketa egiteko.


Non eskatzen da?

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            Topatutako gauza entregatu zenetik bi urte pasatu ondoren jabea azaldu ez bada, topatu zuenak berreskuratu dezake. Bestela, administrazioak erabakiko du zer egin aurkitutako gauzarekin.

              Organo erabakitzailea

              Ez dagokio

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Udaltzaingoa

              Oharrak

              Legezko jabea ez bada bi urtetan azaltzen, entregatu duenak eskuratzeko aukera izango du.
              Baliozkoak ez diren objektuak (arropa, aterkiak, betaurrekoak...) aprobetxatu asmoz, bi hilabete pasa ondoren irabazi asmorik gabeko erakundetara bidaltzen dira.
              Mugikorrrak birziklatu egiten dira, datuak babesteari buruzko legea dela medio.

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

              Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

              Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara