Bide publikoan obrarako material lagungarria instalatzea (edukiontzia, aldamioak, garabiak, siloak, txabolak, material pilaketak...)

Zer da? Zertarako da?

Lizentzia eskuratzea, bide publikoan edo horren gaineko hegalduran, obretako elementu lagungarriak jartzeko; hala nola, hesiak, aldamioak, edukiontziak, kargajasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, siloak edo beste batzuk. Baimen hau lortu aurretik, dagokion udal obra-baimena lortu beharko da.

Nork eska dezake?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota legezko ordezkariek.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ-Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Kokapen-planoa, 1:200 eskalakoa edo zehaztapen gehiagokoa, kartografia ofizialaren gainean egindakoa; xehetasun nahikoaz agertuko du instalazioak okupatuko duen azalera eta jarriko diren elementuen banaketa.
  • Adierazi egin beharko dira ondorioz geldituko diren espazio libreen zabalera (argi eta garbi zehaztuz geldituko den oinezkoen pasabidea), bertan dauden hiri-elementu guztiak (trafiko-seinaleak, zuhaitzak, bankuak, zutabeak, hiri-altzariak, etab.) eta udal zerbitzuetan sor daitezkeen gorabeherak (ura, saneamendua, gasa, etab.).
  • Aldamio, karga-jasogailu, plataforma jasotzaile, garabi, silo eta beste elementuen kasuan, teknikari gaituak sinatutako eta bisatutako proiektua.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1230
          943779156

        Kostua

        Udalak onartutako ordenantzen arabera: Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza. A epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Teknikariaren txostena, Udaltzaingoa.
        • Teknikariaren txostena, Hirigintza.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Hirigintza.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Hirigintza

        Oharrak

        Eskaera egin aurretik udal teknikariekin egotea gomendatzen da.

        Baimen hau lortu aurretik, dagokion udal obra-baimena lortu beharko da.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara