Lehen erabilpeneko baimen-eskaera

Zer da? Zertarako da?

Lehen erabilpeneneko udal baimena lortzea.

Lehen erabilpeneko baimenaren helburua bakar-bakarrik da:

a) Eraikitako eraikina eta aldi berean egindako urbanizazioa, horrelakorik balego, eta baita higiezinetan egindako elkarketak eta banaketak ere, era egokian egin direla egiaztatzea, hau da, proiektu teknikoaren arabera eta bere egunean emandako hirigintza-baimenaren arabera.

b) Egiaztatzea eraikitakoak baldintza tekniko guztiak betetzen dituela segurtasun, osasungarritasun eta apaindura publikoei dagokienean.

c) Baieztatzea eraikin hori erabilera jakin baterako izan daitekeela.

Nork eska dezake?

Obra-sustatzaileak, edo bere ordezkari legalak, obra bukatutakoan.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

  • Obren amaiera-ziurtagiria, dagokion Kolegio Ofizialak bisaturik; bertan ziurtatuko da obrak eginak direla onarturiko proiektuaren eta ezarritako baldintzen arabera. Ziurtagiri horren barruan obra-bukaerako kitapena ere jaso beharko da.
  • Obra-zuzendariaren ziurtagiria; bertan ziurtatuko da obrak egitean bete egin direla Eraikuntzaren KodeTeknikoko Oinarrizko Dokumentua-Suteen aurreko Segurtasuneko xedapenak, eta lizentzian ezarritako Sutearen aurkako Babes-baldintzak.
  • Plano bisatua, 1:500 eskalakoa, egindako ur- eta saneamendu-lotuneen eta gainerako azpiegiturena.
  • Eraikinaren elementu guztien alta Hiri-lurren Katastroan (U4 eredua).
  • Eraikinaren fatxada guztien argazkiak, 18x24 neurrikoak.
  • Planoak, 1:500 eskalakoak, udal kartografiakoen gainean eginak, eta bertan jaso beharko dira partzelaren behin betiko egoera, egin diren eraikuntzak eta gainazaleko eraikinak, eta altimetrian izandako aldaketak.
  • Obraren egiazko aurrekontuaren azken ziurtagiri bisatua.
  • Obraren egiazko azken egoeraren memoria eta behin betiko planoak.
  • Obra berriaren deklarazio-eskrituraren minuta.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1230
          943779156

        Kostua

        Udalak onartutako ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea, F epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Eskaera egin aurretik, eskatzailea udal-teknikariekin egotea gomendatzen da.

        Eskaera hau Udal Erregistroan aurkeztu behar da eta, bertan zigilua eman ondoren, araudiaren arabera dagokion tasa ordaindu behar da (gehienez ere 10 eguneko epean) Udal Kontuhartzailetzan.
        U-4 eredua (eraikinaren elementu guztien alta Hiri-lurren Katastroan) eta horren inguruko informazioa Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko web-orrian eskuratu daiteke, "Zergak - Ereduak" atalean.

        Notaritzak formalizatutako obra berriko eskritura publikoaren minuta aurkeztu beharko da.

        Dokumentazioa osatu ondoren, eskaera eta dokumentazioa izapedetze honen ardura duen departamentuari bideratu.

        Teknikariaren txostena, Hirigintza.

        Batzorde informatzailearen irizpena, Hirigintza.

        Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.

        Eskatzaileari jakinarazpena.

        Obra berriko eskritura publikoa Jabego Erregistroan erregistratu ondoren, eskatzaileak dagokion justifikantea aurkeztu beharko du Udaletxean.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Hirigintza

          Oharrak

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara