"Obra handia" egiteko udal-baimenaren eskaera

Zer da? Zertarako da?

Udalaren baimena lortzea, ”Obra txikia” bezala izendatuta ez dagoen (Bergarako Udalean obra txikien udal-baimena lortzeko prozedura laburtua eta azkarra arautzen duen ordenantzaren arabera) beste edozein obra egiteko.
Adibidez:

  • Eraikuntza-obra berriak,
  • Eraberritze-obrak, elementu amankomunei (fatxada, ataria, eskailera…) edota egiturari ukitzen dietenak
  • Urbanizazio-lanak
  • Lur-mugimenduak
  • Leihoak aldatzea
  • Eraispen-obrak

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa edo haien ordezkari legalak

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Aurrekontua (k).
  • Proiektu teknikoa (behar den kasuetan). Paperean eta euskarri digitalean.
  • Segurtasun eta Osasun Plana (behar den kasuetan).

Obra egiteko baimen-eskaera erregistratu eta hurrengo egunetik zenbatuta 10 eguneko epean, udal honetan dagozkion tasak eta zergak ordaindu behar dira.

Bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68. artikuluaren arabera, eskaera bertan behera uzten dela ulertuko da eta, aipatutako legearen 21. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, beste tramiterik gabe artxibatu egingo da.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1230
          943779156

        Kostua

        Udalak onartutako ordenantzen arabera:

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Bi hilabete.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespenekoa izango da, salbu eta hirigintza- edo lurralde-antolamenduaren aurkakoa bada eta 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11. artikuluan zehaztutako kasuetan badago.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman

        Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen departamentu arduradunari bideratu

        Teknikariaren txostena, Hirigintza

        Hirigintzako Batzorde informatzailearen irizpena

        Ebazpena, Alkatetzaren dekretua

        Eskatzaileari jakinarazpena

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Hirigintza

          Oharrak

          Eskaera egin aurretik udal teknikariekin egotea gomendatzen da.

          Obraren izaeraren arabera, arautegi berezia aplikatu ahal izango zaio eskaerari.

          Eskaera aurkeztu izanak ez du aukerarik ematen obrak egiten hasteko; izan ere, udalak baimena eman arte itxaron behar da.

          Eskabidea udal erregistroan aurkeztu behar da eta, erregistroko zigilua eman ondoren, Udaleko Kontuhartzailetzan ordaindu beharko dira (gehienez ere 10 eguneko epean) araudiaren arabera dagozkion tasa eta zergak. Epe horretan dagokion ordainketa egiaztatu ezean, eskaera bertan behera uzten dela ulertuko da eta beste tramiterik gabe artxibatu egingo da.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

          Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

          Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara