Jarduera-lizentzia behar duten jardueren eta instalazioen baimena

Zer da? Zertarako da?

Jarduera-lizentzia behar duten jarduerak burutu ahal izatea.
Helburu hau lortzeko, eskatzaileak (pertsona fisiko edo juridikoak) eskaerarekin batera jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko du (3/1998 Lege Orokorrak, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoak, II. eranskinaren A atalean -7/2012 legeak aldatua- zehaztutako jarduerei dagokiena) eta horrekin Udalak legalizazio-espedientea tramitatuko du.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa, edo bere ordezkari legala.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

  • Legalizazio (eta obra) proiektua (bi ale paperean eta bat formatu digitalean -CDan-).

Tramitazioa burutu ondoren, jarduera martxan jarri aurretik:

IkusiJarduera eta instalazio sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioaren prozedura

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1230
          943779156

        Kostua

        Udalak onartutako ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea. G epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Sei hilabete.
        • Legezko epea: Sei hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespenekoa izango da, salbu eta Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorrak 60. artikuluan zehaztutako kasuetan.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Autolikidazioa kobratu.
        • Teknikariaren txostena, Hirigintza.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Hirigintza.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Jendaurreko epea, iragarkia G.A.O.n.
        • Jakinarazpena interesatuei (albokoei).
        • Osasun arloko administrazioari espedientea bidaltzea, ezinbesteko txosten loteslea egin dezan.
        • Dagokion Ingurumen arloko erakundeari espedientea bidaltzea, neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena egin dezan (loteslea, negatiboa bada).
        • Neurri zuzentzaileak eskatzaileari jakinaraztea.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Hirigintza

        Oharrak

        Eskaera egin aurretik, eskatzailea udal teknikariekin egotea gomendatzen da.

        Eskabidea Arreta bulegoan (B@Z) aurkeztu behar da, eta zigilua eman ondoren, araudiaren arabera dagozkion tasa eta zergak ordaindu beharko dira (gehienez ere 10 eguneko epean). Epe horretan dagokion ordainketa egiaztatu ezean, eskaera bertan behera uzten dela ulertuko da eta beste tramiterik gabe artxibatu egingo da.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

        Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara