Jarduera eta instalazio sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa

Zer da? Zertarako da?

Helburua da jarduera sailkatu batean aritzeko aurretiazko komunikazioa egitea, betiere obrak egin ondoren eta jarduera ireki baino lehen, eta behar diren ziurtagiriak aurkeztuta.
3/1998 Lege Orokorrak (Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa, eta 7/2012 Legeak aldatua) II. eranskinean zehazten du zeintzuk diren jarduera sailkatuak; eta bertako A eta B ataletan adierazten du zeintzuk diren aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera eta instalazio sailkatuak.
Aurretiazko komunikazioak aurkezlea ahalduntzen du ezarri beharreko jardueran hasteko, horren erantzule bakarrak direlarik jardueraren titularra eta egiaztagiria eman duten teknikariak. Dena den, nahitaez, jardueretan hasi ahal izateko gaikuntza ematen duten administrazio-tituluak izan beharko dituzte eta baita sektoreko araudi aplikagarriek xedatzen dituzten aurretiko kontrolak eginda eduki ere, aurretiazko komunikazioak ez baitu hortik salbuesten. Modu berean, jarduerak udaleko ur zerbitzuko alta izan beharko du, honetarako dagokion kontratua izenpetuta izan beharko duelarik Udalean.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa, edo bere ordezkari legala.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

  • Teknikari gaitu batek egindako ziurtagiria, non egiaztatuko den jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta aplikagarri zaizkion arau eta araudi guztiak eta, hala dagokionean, ezarritako neurri zuzentzaileak bete egiten dituztela.
  • Memoria teknikoa, apirilaren 23ko 7/2012 Legean ezarritakoari jarraituz, profesional gaitu eta eskudun batek idatzia.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren alta.
  • Ur zerbitzuarekin kontratua (jardueraren titularraren izenean izan behar du).

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, 2. solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1230
          943779156

        Kostua

        Udalak onartutako ordenantzaren arabera: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea, G epigrafea

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Ez dagokio.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Teknikariaren txostena, ikuskapen bisita egin ondorengoa.
        • Batzorde informatzailearen irizpena, Hirigintza.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Hirigintza

        Oharrak

        Eskaera egin aurretik, eskatzailea udal-teknikariekin egotea gomendatzen da.

        Eskabidea udal erregistroan aurkeztu behar da, eta zigilua eman ondoren, ordaindu beharko dira (jakinarazi eta gehienez ere 10 eguneko epean) araudiaren arabera dagozkion tasa eta zergak. Epe horretan dagokion ordainketa egiaztatu ezean, eskaera bertan behera uzten dela ulertuko da eta beste tramiterik gabe artxibatu egingo da.

        Ez dago eperik, ez izapidetzeko, ez erabakitzeko. Aurretiazko komunikazioa eta eskatutako dokumentazio guztia aurkeztuz gero, sustatzailea jarduera garatzen hasi daiteke aurkezpen-egunetik bertatik aurrera.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara