Biztanleen errolda, hildakoen erroldatze-bolanteak eta erroldatze-ziurtagiriak

Zer da? Zertarako da?

Helburua da eskaera egiten den unean bizikidetza edota bizilekua egiaztatzeko ziurtagiria edo bolantea lortzea, betiere une horretan Biztanleen Udal Erroldan jasota dauden datuen arabera.
Erroldatze-bolantea beste izen batzuekin ere ezagutzen da, hala nola, bizileku edo egoitza administratiboaren bolantea.

Nork eska dezake?

Bergarako Biztanleen Udal Erroldan dauden pertsona guztiek edo euren ordezkariek eska dezakete.

Eskatzaileak, halaber, etxebizitza berean erroldatutako adin txikikoen erroldatze-bolanteak edo -ziurtagiriak ere jaso ahal izango ditu.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen jatorrizko NAN, pasaportea edo AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia).
  • Erroldatze-ziurtagirian edo bolantean agertzen diren datuen titularra ez den beste pertsona batek jaso behar badu dokumentua, baimen-dokumentu bat aurkeztu beharko da (F0144 inprimakia), eta interesdunaren NANaren edo pasaportearen edo AIZren kopia.
  • Adingabeen kasuan, familia-liburua.

Non eskatzen da?

    Telefonoz:
  • 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)

    Postaz:
  • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
    San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
    943 779 163

      ARGIBIDE GEHIAGO:
    • Idazkaritza
      Udaletxea
      San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
      943 779 100 - luz. 1120
      943779163

    Kostua

    Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

    Erabakitzeko epea

    • Aurreikusitako epea: Momentuan.

    Legeak eta arauak

    Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

    Ez dagokio

    Organo erabakitzailea

    Ez dagokio

    Izapidetze honen ardura duen departamentua

    Bergarako Udala - Idazkaritza

    Oharrak

    Erroldatze-bolantea momentuan lor daiteke leihatilan, baina ez postaz, telefonoz edo posta elektronikoaren bidez eskatu badira. Azken kasu horietan erroldatuta dauden etxebizitzara bidaliko da dokumentua posta arruntaren bidez bi eguneko epean.

    Ziurtagiria behar den kasuetan epea luzeagoa da, arduradunek sinatu behar dutelako.

    Datu pertsonalen babesa

    Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

    Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

    Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

    Bergarako Udala

    San Martin Agirre plaza, 1

    20570 Bergara