Biztanleen errolda, ofiziozko baja ematea, interesdunak eskatuta

Zer da? Zertarako da?

Bergarako Herritarren Udal Erroldan baja ematea, pertsona interesatuak hala eskatuta.

Baja heriotzagatik bada ikus fitxa "Biztanleen errolda, biztanleen baja heriotzagatik".

* Toki Erakundeen Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren araudiko 72. artikuluaren arabera, Udalak gaizki inskribatu duelako ofiziozko baja emango die aipatutako araudiaren 54. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete gabe erroldatuta daudenei, dagokion espedientean hori egiaztatu ondoren eta interesatuari entzun ondoren.

Oharra: Bere nazionalitateko herrialdera bueltatzearen ondoriozko baja bada, interesdunak nahikoa du bere borondatez aurkeztutako jakinarazpena eta trasladoaren justifikazioa (hegazkineko billetea, ...) posible bada.

Nork eska dezake?

Adinez nagusia den edozein pertsona, jabea, egoliarra, alokairu kontratuaren titularra edo arrazoitutako interesa adierazten duena.

Aurkeztu behar diren agiriak


Eskaeran ondorengo datuak azaldu beharko dira:

- adierazitako pertsonak ez direla aipatutako bizilekuan bizi edo zeintzuk bizi diren edo izen eta abizenak

- ez duela pertsona horien berri eta

- erroldan baja ematea eskatzen dela.

Non eskatzen da?

              Kostua

              Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

              Erabakitzeko epea

              • Legezko epea: Hiru hilabete.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

              Legeak eta arauak

              Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
              • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamendura bideratu.
              • Jakinarazpena, ofiziozko baja tramitatzen zaionari.
              • Espedientea Instituto Nacional de Estadística (INE) delakoari bidali.
              • INEren ebazpenaren jakinarazpena, iragarki baten bidez.
              • Dagokion aplikazio informatikoan datuak erregistratzea.

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
              • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
              • Jakinarazpena, ofiziozko baja tramitatzen zaionari.
              • Espedientea Instituto Nacional de Estadística (INE) delakoari bidali.
              • INEren ebazpenaren jakinazpena, iragarki baten bidez.
              • Dagokion aplikazio informatikoan datuak erregistratzea.

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Idazkaritza

              Oharrak

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

              Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara