Biztanleen errolda: biztanleen baja, heriotzagatik

Zer da? Zertarako da?

Hildakoari biztanleen udal erroldan baja emateko sendikoek ez dute inolako gestiorik egin behar.
Hala ere, presa edo premiagatik egin behar bada, izapidetu daiteke.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsonak edo horren ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen NAN
  • Hildakoaren heriotza-ziurtagiria

Non eskatzen da?

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Idazkaritza
              Udaletxea
              San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
              943 779 100 - luz. 1120
              943779163

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Legezko epea: Ez dagokio.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Baldintza guztiak betetzen badira, datuak dagokion aplikazio informatikoan sartu.

            Organo erabakitzailea

            Ez dagokio

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Idazkaritza

            Oharrak

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

            Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara