Biztanleen errolda: Bizileku-baimen iraunkorrik gabeko Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek errolda-inskripzioa berritzea

Zer da? Zertarako da?

Bizileku-baimen iraunkorrik gabeko Europar Erkidegotik kanpoko atzerritarrek Biztanle Erroldako inskripzioa berritzea.

Nork eska dezake?

Europar Erkidegotik kanpokoak izanda, bizileku-baimen iraunkorrik ez duten eta Bergaran ohiko bizilekua duten atzerritzarrek.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ), berritzea eskatzen duen pertsonarena.
  • Eskatzailea adin txikikoa balitz, gainera berritzea eskatzen duen gurasoaren pasaporte edo AIZa.

Non eskatzen da?

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Idazkaritza
              Udaletxea
              San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
              943 779 100 - luz. 1120
              943779163

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Momentuan.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            1.- Dokumentazioa jaso, egiaztatu eta eskaneatu.

            2.- Datu-basean egiaztatu pertsona horiek erroldatuta daudela eskaeran azaldutako etxebizitzan.

            3.- Baldintza guztiak betetzen badira, datuak Biztanleen Udal Erroldaren aplikazio informatikoan sartu, eskaneatutako eskaera-orria eta dokumentazioa bertara erantsi, eta bestelako izapiderik egin gabe inskribatu erroldan.

            4.- Dokumentazioa artxibatu.

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Idazkaritza

              Oharrak

              Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek bizileku-baimen iraunkorrik ez badute Erroldako inskripzioa bi urtean behin berritu behar dute. Horrela egin ezean, inskripzioa iraungitzat jotzeko arrazoia izango da (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 16.1 artikulua, 2. paragrafoa).

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

              Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

              Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara