Biztanleen errolda: herri barruan bizilekua aldatzea

Zer da? Zertarako da?

Lehendik Bergarako Udal Erroldan dagoen pertsona batek Udalari adieraztea ohiko bizileku berria duela Bergarako udalerrian bertan, Biztanleen Udal Erroldan bajarik eman barik, hura Erroldan jasota lagatzeko.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

_______________

KASU GUZTIETAN AURKEZTU BEHAR DIRENAK:

A) Eskabidea "Bergarako biztanleen udal-erroldan bizileku aldaketa", adin nagusiko guztiek sinatua (F0006)

B) Pertsona identifikatzeko dokumentazioa, indarrean eta jatorrizkoa. Ez da onartuko iraungitako agiririk aurkeztea, ez bada horrekin batera aurkezten agiria berritzeko egindako eskaera. Lapurtu edo galdutako agirien fotokopiak onartuko dira, betiere poliziaren aurrean salaketa egin eta horren gaineko agiria aurkezten bada. Identifikazio-dokumentuak honakoak dira:

  • NANa, bizilekua aldatuko duten pertsona guztienak (nahitaezkoa 14 urtetik gorakoentzat).
  • Europako Erkidegoko Estatu kideetako herritarren kasuan, edo Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioan partaide diren beste Estatuetako herritarren kasuan: Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ)
  • Bestelako atzerritarren kasuan, baldin badute Bizileku Baimena aurkeztu beharko dute edo, hori ezean, pasaportea.

C) Etxebizitza okupatzeko titulua egiaztatzen duen agiria:

  • Norbenaren etxebizitzan: Etxebizitzaren jabetza egiaztatzen duen agiria.
    Honako agiriren batek balioko du:
    • Etxebizitzaren salerosketa-eskritura edo Jabetza Erregistroko ohar soila.
    • Testamentua, dohaintzaren eskritura.
    • Banantzearen edo dibortzioaren epaia, non ezkontide bati esleitzen zaion etxebizitzaz gozatzea eta berori erabiltzea; epaiaren amaieran epaia irmoa dela jasotzen duen diligentzia agertu beharko da.
  • Etxebizitzako maizter direnek:
    Alokairu-kontratua
  • Ez jabe ez maizter ez den pertsonak etxebizitzan alta ematen duenean:
    • Berariaz eta idatziz emandako baimena -helbide horretan erroldaturik dagoen eta etxebizitzaren izatezko edukitza egiaztatzen duen agiri bat (jabetza, alokairu-kontratua eta kontratua indarrean dagoela egiaztatzen duen ardurapeko adierazpena...) bere izenean duen adin nagusiko pertsona batek emana-, eta baimentzen duen pertsonaren NAN edo beste identifikazio dokumentua "Udal biztanleen erroldan alta emateko baimena". (F0010)

BESTE AGIRI BATZUK:

  • Beharko balitz, erroldan izapideak egiteko baimen-orria, ondo beteta eta sinatuta, eta ordezkariaren NAN agiria eta ordezkatuaren NANaren fotokopia (F0144)
  • Adingabeak guraso biekin bizilekua aldatzen dutenenan:
    • a) Espainian jaiotako Espainiako adingabeak:
      Familia-liburua, non adingabeak jasoko diren, edo jaoitza-ziurtagiria
    • b) Espainian jaiotako adingabe atzerritarrak:
      Jaio eta 3 hilabete bete bitartean Familia Liburua, eta 3 hilabetetik aurrera AIZ edo pasaportea.
    • c) Espainian jaio ez diren adingabe atzerritarrak:
      AIZ edo pasaportea.
  • Adingabea gurasoetako batekin erroldatzeko:
    • Eskaria egiten duen gurasoak EZ badauka adingabearen zaintza eta babespea esklusiboki emana: Beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko da "Adingabekoak Udal-erroldan alta emateko edo helbidea aldatzeko baimena" , NANaren fotokopiarekin batera. (F0004)
    • Eskaria egiten duen gurasoak adingabearen zaintza eta babespea esklusiboki EMANA baldin badauka: Eskatzaileak adingabearen zaintza eta babespea emana duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da; eta horretaz gain, ardurapeko aitorpena ere bete egin beharko du (Kode Zibileko 103.1c) edo 158.3 c) artikuluetako kasuetan sartuta ez egotearena, eta aurkeztutako dokumentazioa indarrean egotearena). Amaren edo aitaren adierazpen erantzulea, Udal Erroldan adintxikiko emantzipatugabeak inskribatu edo haien helbidea aldatzeko (F0005)
    • Gurasoa sartuta baldin badago Kode Zibileko 103.1.c) edo 158.3.c) artikuluetan aurreikusitako ekintza-kasuren batean, dagokion baimen judiziala aurkeztu beharko du, Udal Erroldan adingabea inskribatzea edo helbidez aldatzea baimentzen duena.
  • Adingabeak gurasoak ez diren beste batzuekin erroldatzen direnean:
    • Beste bizileku batean bizitzeko gurasoek emandako baimena "Adingabekoak Udal-erroldan alta emateko edo helbidea aldatzeko baimena" (F0004), gurasoen NANen fotokopiekin batera; eta, behar balitz, baimentzaileari zaintza eta babespea eman dion epai judiziala, salbu eta tutoretza edo harrera dagoela agiriz justifikatzen badu adingabea erroldatzera doan etxebizitzako adin nagusikoak (edo erakundeak).
    • Tutoretza, harrera eta adopzio kasuetan, ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da, bai eta indarrean egotearen zinpeko aitorpena ere.
    • Erroldatzea administrazio publiko baten ekimenez egiten denean:
      Adingabearen ordezkapen legalaren ziurtagiria.
    • Adingabearen familia-harrera:
      Familia-harreraren osaketaren ebazpena.

Non eskatzen da?

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Idazkaritza
              Udaletxea
              San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
              943 779 100 - luz. 1120
              943779163

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hamar egun
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Baldintza guztiak betetzen badira, datuak dagokion aplikazio informatikoan sartu.
            • Baldintzak betetzen ez badira, eskatzaileari eskaera baztertuz ebazpena jakinaraziko zaio.

            Organo erabakitzailea

            Alkatea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Idazkaritza

            Oharrak

            Udalak beste edozein agiri-mota eskatu eta lortu ahal izango du izapide-kudeaketa egokia izan dadin.

            Gainera, edozein momentutan, egoki iritzitako egiaztapenak egin ahal izango ditu.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

            Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

            Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan.

            Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

            Bergarako Udala.
            San Martin Agirre plaza, 1.
            20570 Bergara.