Biztanleen errolda: Alta omisioagatik

Zer da? Zertarako da?

Espainiako udal erroldetan agertu ez eta Bergarako udalerrian bizi den pertsona Bergarako Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea.

Nork eska dezake?

Bergaran ohiko bizilekua duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

KASU GUZTIETAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

A) Erroldan izena emateko eskari-orria (eredu normalizatuan), behar bezela beteta eta bertan agertzen diren adin nagusiko pertsona guztiek sinatuta.

Bi inprimaki-mota daude:

  • Erroldatzeko orri orokorra
  • Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza baimen iraunkorrik ez duten atzerritarrendako erroldatze-orria

Ordezkariak eskatzen badu : inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez (F0144). Interesdunaren NANaren fotokopia edo bere nortasuna ziurtatzen duen beste agiriren bat.

B) Pertsona identifikatzeko dokumentazioa indarrean dagoena eta originala izan beharko da. Ez da onartuko iraungitako agiririk, berau berritzeko eskaria aurkezten ez bada. Lapurtu edo galdutako agirien fotokopiak onartuko dira, betiere poliziaren aurrean salaketa egin eta horren gaineko agiria aurkezten bada. Identifikazio dokumentuak honakoak dira:

  • Adin-nagusikoen eta emantzipatutako adingabeen NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea. Horretaz gain, etxebizitzan bizi direla egiaztatzeko dokumentazioa.

C) Etxebizitza okupatzeko titulua egiaztatzen duen agiria:

  • Norbenaren etxebizitzan: Etxebizitzaren jabetza egiaztatzen duen agiria.

Honako agiriren batek balioko du:

  • Etxebizitzaren salerosketa-eskritura edo Jabetza Erregistroko ohar soila.
  • Testamentua, dohaintzaren eskritura.
  • Banantzearen edo dibortzioaren epaia, non ezkontide bati esleitzen zaion etxebizitzaz gozatzea eta berori erabiltzea; epaiaren amaieran epaia irmoa dela jasotzen duen diligentzia agertu beharko da.
  • Etxebizitzako maizter direnek:
    • Alokairu-kontratua
  • Ez jabe ez maizter ez den pertsonak etxebizitzan alta ematen duenean:
    • Berariaz eta idatziz emandako baimena -helbide horretan erroldaturik dagoen eta etxebizitzaren izatezko edukitza egiaztatzen duen agiri bat (jabetza, alokairu-kontratua eta kontratua indarrean dagoela egiaztatzen duen ardurapeko adierazpena...) bere izenean duen adin nagusiko pertsona batek emana-, eta baimentzen duen pertsonaren NAN edo beste identifikazio dokumentua "Udal biztanleen erroldan alta emateko baimena" (F0010).

BESTE DOKUMENTU BATZUK:

  • Beharko balitz, erroldan izapideak egiteko baimen-orria, ondo beteta eta sinatuta, eta ordezkariaren NAN agiria eta ordezkatuaren NANaren fotokopia (F0144)
  • Emantzipatuta ez dauden adin txikikoak erroldatzea:
    • Kontuan hartuta 14 urte bete arte ez dela derrigorrezkoa NAN agiria izatea, identifikazio-datuak adin txikikoak azaltzen diren familia-liburuaren edo jaiotza-ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira.
    • Espainian jaiotako adin txikiko atzerritarrak: Jaio eta 3 hilabete bete bitartean Familia Liburua, eta 3 hilabetetik aurrera AIZ edo pasaportea.
    • Espainian jaio ez diren adin txikiko atzerritarrak: AIZ edo pasaportea.
  • Adingabeak guraso biekin bizilekua aldatzen dutenenan:
  • a) Espainian jaiotako Espainiako adingabeak: Familia-liburua, non adingabeak jasoko diren, edo jaoitza-ziurtagiria
  • b) Espainian jaiotako adingabe atzerritarrak: Jaio eta 3 hilabete bete bitartean Familia Liburua, eta 3 hilabetetik aurrera AIZ edo pasaportea.
  • c) Espainian jaio ez diren adingabe atzerritarrak: AIZ edo pasaportea.
  • Adingabea gurasoetako batekin erroldatzeko:
  • Eskaria egiten duen gurasoak EZ badauka adingabearen zaintza eta babespea esklusiboki emana: Beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko da "Adingabekoak Udal-erroldan alta emateko edo helbidea aldatzeko baimena", NANaren fotokopiarekin batera. (F0004)
  • Eskaria egiten duen gurasoak adingabearen zaintza eta babespea esklusiboki EMANA baldin badauka: Eskatzaileak adingabearen zaintza eta babespea emana duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da; eta horretaz gain, ardurapeko aitorpena ere bete egin beharko du (Kode Zibileko 103.1c) edo 158.3 c) artikuluetako kasuetan sartuta ez egotearena, eta aurkeztutako dokumentazioa indarrean egotearena). Amaren edo aitaren adierazpen erantzulea, Udal Erroldan adintxikiko emantzipatugabeak inskribatu edo haien helbidea aldatzeko (F0005)
  • Gurasoa sartuta baldin badago Kode Zibileko 103.1.c) edo 158.3.c) artikuluetan aurreikusitako ekintza-kasuren batean, dagokion baimen judiziala aurkeztu beharko du, Udal Erroldan adingabea inskribatzea edo helbidez aldatzea baimentzen duena.
  • Adingabeak gurasoak ez diren beste batzuekin erroldatzen direnean:
    • Beste bizileku batean bizitzeko gurasoek emandako baimena "Adingabekoak Udal-erroldan alta emateko edo helbidea aldatzeko baimena" (F0004), gurasoen NANen fotokopiekin batera; eta, behar balitz, baimentzaileari zaintza eta babespea eman dion epai judiziala, salbu eta tutoretza edo harrera dagoela agiriz justifikatzen badu adingabea erroldatzera doan etxebizitzako adin nagusikoak (edo erakundeak).
  • Tutoretza, harrera eta adopzio kasuetan, ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da, bai eta indarrean egotearen zinpeko aitorpena ere.
  • Erroldatzea administrazio publiko baten ekimenez egiten denean: Adingabearen ordezkapen legalaren ziurtagiria.
  • Adingabearen familia-harrera :Familia-harreraren osaketaren ebazpena.

Non eskatzen da?

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Idazkaritza
              Udaletxea
              San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
              943 779 100 - luz. 1120
              943779163

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            1- Dokumentazioa jaso, egiaztatu eta eskaneatu.

            2.- Idazkaritzara bidali.

            3- Konprobaketa egin.

            4- Bidezkoa bada, datu-basea eguneratu; eta ukatu behar bada, ebazpena prestatu eta jakinarazi pertsona interesatuari.

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Idazkaritza

              Oharrak

              Udalak beste edozein agiri-mota eskatu eta lortu ahal izango du izapide-kudeaketa egokia izan dadin eta/edo egoki iritzitako egiaztapenak egin ahal izango ditu.

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

              Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

              Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara