Biztanleen errolda: Alta, beste udalerri batetik etortzeagatik

Zer da? Zertarako da?

Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea beste udalerri batetik edo atzerritik Bergarara bizitzera datozenak (bizileku-aldaketagatiko alta) .
Jaiotza edo adopzio kasuetarako, ikusi "Jaiotza edo adopzioa dela eta erroldan alta ematea"

Udalerrian bizi arren erroldatuta ez dauden pertsonen kasuetarako, ikusi "Biztanleen errolda, alta omisioagatik"

Nork eska dezake?

Bergaran ohiko bizilekua duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

KASU GUZTIETAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

A) Eskaera-orria, eredu normalizatuan (behar bezala beteta eta inprimakian agertzen diren adin nagusiko pertsona guztiek sinatuta).

Bi inprimaki-mota daude:

  • Inprimaki orokorra (F0007)
  • Impreso de empadronamiento de personas extranjeras no comunitarias sin permiso de residencia permanente (F0008)

B) Pertsona identifikatzeko dokumentazioa, originala eta indarrean dagoena. Ez da onartuko iraungitako agiririk, bera berritzeko eskaera ere aurkezten ez bada behintzat. Lapurtu edo galdutako agirien fotokopiak onartuko dira, betiere poliziaren aurrean salaketa egin eta horren gaineko agiria aurkezten bada.

Dokumentuak hauek izan daitezke:

  • Adin nagusikoen eta emantzipatutako adin txikikoen NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.

C) Eta horretaz gain, etxebizitzan bizi dela egiaztatzeko dokumentazioa:

  • Etxebizitzaren jabeek: Salerosketa-eskritura edo jabetza egiaztatzen duen agiria.
  • Etxebizitzaren maizterrak direnek: alokairu-kontratua
  • Jabe edo maizter izan gabe, etxebizitzan alta ematen duten pertsonen kasuan: Berariazko idatzizko baimena (F0010), helbide horretan erroldaturik dagoen adin nagusiko pertsona batek emana, betiere pertsona horrek etxebizitzaren izatezko edukitza egiaztatzen duen agiriren bat bere izenean duenean (jabetza-agiria, alokairu-kontratua eta kontratua indarrean dagoela egiaztatzen duen ardurapeko adierazpena...), eta baimentzen duen pertsonaren NAN edo beste identifikazio-dokumentu bat.
  • Emantzipatuta ez dauden adin txikikoak erroldatzea:
    • Kontuan hartuta 14 urte bete arte ez dela derrigorrezkoa NAN agiria izatea, identifikazio-datuak egiaztatzeko adin txikikoak azaltzen diren familia-liburuaren bidez edo jaiotza-ziurtagiriaren bidez egingo da.
    • Espainian jaiotako adin txikiko atzerritarrak: Jaio eta 3 hilabete bete bitartean Familia Liburua, eta 3 hilabetetik aurrera AIZ edo pasaportea.
    • Espainian jaio ez diren adin txikiko atzerritarrak: AIZ edo pasaportea.

BESTE AGIRI BATZUK:

  • Beharko balitz,erroldan izapideak egiteko baimen-orria, ondo beteta eta sinatuta, eta ordezkariaren NAN agiria eta ordezkatuaren NANaren fotokopia (F0144)
  • Adin txikikoak guraso bakar batekin alta direnean:
    • Eskaria egiten duen gurasoak EZ badauka adin txikikoaren zaintza eta babespea esklusiboki emana: Beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko da (F0004), NANaren fotokopiarekin batera.
    • Eskaria egiten duen gurasoak adin txikikoaren zaintza eta babespea esklusiboki EMANA baldin badauka: Eskatzaileak adin txikikoaren zaintza eta babespea emana duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da; eta horretaz gain, ardurapeko aitorpena (F0005) ere bete egin beharko du (Kode Zibileko 103.1c) edo 158.3 c) artikuluetako kasuetan sartuta ez egotearena, eta aurkeztutako dokumentazioa indarrean egotearena)
    • Gurasoa sartuta baldin badago Kode Zibileko 103.1.c) edo 158.3.c) artikuluetan aurreikusitako ekintza-kasuren batean, dagokion baimen judizialaren kopia aurkeztu beharko du, Udal Erroldan adin txikikoa inskribatzea edo helbidez aldatzea baimentzen duena.

Adin txikikoak gurasoak ez diren beste batzuekin erroldatzen direnean:

  • Beste bizileku batean bizitzeko gurasoek emandako baimena (F0004), gurasoen NANen fotokopiekin batera; eta, behar balitz, baimentzaileari zaintza eta babespea eman dion epai judizialaren kopia, salbu eta tutoretza edo harrera dagoela agiriz justifikatzen badu adin txikikoa erroldatzera doan etxebizitzako adin nagusikoak (edo erakundeak).
  • Tutoretza, harrera eta adopzio kasuetan, ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da, bai eta indarrean egotearen zinpeko aitorpena ere.

Erroldatzea administrazio publiko baten ekimenez egiten denean:
Adin txikikoaren ordezkapen legalaren ziurtagiria.

Adin txikikoaren familia-harrera: Familia-harreraren eraketaren ebazpena.

Non eskatzen da?

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Idazkaritza
              Udaletxea
              San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
              943 779 100 - luz. 1120
              943779163

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hamar egun
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            1.- Dokumentazioa jaso, egiaztatu, eskaneatu eta sarrera eman.

            2.- Dokumentazioa Idazkaritzara pasatu.

            3.- Baldintza guztiak betetzen badira, datuak Biztanleen Udal Erroldaren aplikazio informatikoan sartu, eskaneatutako eskaera-orria eta dokumentazioa bertara erantsi, eta bestelako izapide gehiagorik gabe alta eman.

            4.- Dokumentazioa artxibatu.

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Idazkaritza

              Oharrak

              • Udalak beste edozein agiri-mota eskatu eta lortu ahal izango du izapide-kudeaketa egokia izan dadin eta/edo egoki iritzitako egiaztapenak egin ahal izango ditu.
              • Interesatua nondik datorren eta etxebizitza haren helbide osoa eman beharko du.
              • Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza baimen iraunkorra ez duten atzerritarrei ohartarazten zaie bi urtetik behin berritu beharko dutela inskripzioa Biztanleen Udal Erroldan eta epe horretan berritu ezean inskripzioa iraungi egingo dela.

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan ?abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa?

              Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara