Biztanleen errolda: Alta, jaiotzagatik edo adopzioagatik

Zer da? Zertarako da?

Haur jaioberria, edo adopzioan edo adopzio aurreko familia-harreran hartutako haurra, Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea.

Nork eska dezake?

Jaioberriaren edozein gurasok edo haur adoptatuaren legezko ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

KASU GUZTIETAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  • Eskaera-orria, eredu normalizatuan, behar bezala beteta eta umearen ordezkari legalak sinatuta (F0007).
  • Jaiotze-ziurtagiria edo familia-liburua.
  • Sinatzailea identifikatzeko dokumentazioa. Dokumentu horrek indarrean egon behar du eta originala izan. Ez da onartuko iraungitako agiririk, ez bada aurkezten agiria berritzeko eskaera ere. Lapurtu edo galdutako agirien fotokopiak onartuko dira, betiere poliziaren aurrean salaketa egin eta horren gaineko agiria aurkezten bada.
  • Dokumentuak honakoak izan daitezke:
  1. NANa.
  2. Europako Erkidegoko Estatu kideetako herritarren kasuan, edo Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioan partaide diren beste Estatuetako herritarren kasuan: Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ)
  3. Bestelako atzerritarren kasuan, Bizileku Baimena baldin badute, hori aurkeztu beharko dute, eta hori ezean, pasaportea.

BESTE DOKUMENTU BATZUK:

  • Gurasoak ez badaude etxebizitza berean erroldatuta, beste gurasoaren baimena jaioberria gurasoetako batekin erroldatzeko (F0004) eta NANaren kopia.

Non eskatzen da?

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Idazkaritza
              Udaletxea
              San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
              943 779 100 - luz. 1120
              943779163

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Momentuan.
            • Legezko epea: Hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Baiespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Baldintza guztiak betetzen badira, datuak dagokion aplikazio informatikoan sartu.

            Organo erabakitzailea

            Alkatea

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Idazkaritza

            Oharrak

            Udalak beste edozein agiri-mota eskatu eta lortu ahal izango du izapide-kudeaketa egokia izan dadin, eta/edo egoki iritzitako egiaztapenak egin ahal izango ditu.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

            Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara