Biztanleen errolda: Bizikidetzaren bolanteak eta ziurtagiriak

Zer da? Zertarako da?

Dokumentu hauetan, etxebizitza berean erroldatutako pertsona guztiak agertzen dira.

Bolanteak edo ziurtagiriak bi motatakoak izan daitezke:

- Interesatua zenbat pertsonarekin bizi den jasotzen duen bolantea edo ziurtagiria (1. motako ziurtagiria).

- Interesatua zeintzuekin bizi den jasotzen duen bolantea edo ziurtagiria, bertan pertsona guztien datuak azalduz (izen-abizenak, etab.) (2. motako ziurtagiria).

Nork eska dezake?

Bergarako Biztanleen Udal Erroldan jasota dauden pertsona guztiak, edo horien ordezkariak –behar bezala baimenduta–.

Aurkeztu behar diren agiriak

KASU GUZTIETAN

  • Eskatzailearen NAN agiria, pasaportea edo AIZ agiria (originala).
  • Beharko balitz, Biztanleen Erroldako Tramiteak Egiteko Baimenaren inprimakia (F0144) adinez nagusiak diren guztiak sinatuta, eta horretaz gain, baimena ematen duten pertsona guztien NAN agirien, pasaporteen edo AIZ agirien kopia.
  • Familia Liburua, adin txikikoentzat.

2 MOTAKO ZIURTAGIRIARENTZAT GAINERA:

  • Impreso de autorización para realizar trámites del Padrón de Habitantes (F0144) adinez nagusiak diren guztiak sinatuta, eta horretaz gain, baimena ematen duten pertsona guztien NAN agirien, pasaporteen edo AIZ agirien kopia.

OHARRA: 2 motako ziurtagirian helbide horretan erroldatutako pertsonen datu pertsonalak agertzen dira.

Non eskatzen da?

          Postaz:
        • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
          San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
          943 779 163

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Idazkaritza
            Udaletxea
            San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
            943 779 100 - luz. 1120
            943779163

          Kostua

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Momentuan.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          Ez dagokio

          Organo erabakitzailea

          Ez dagokio

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Idazkaritza

          Oharrak

          Bolantea eskatuz gero, orduan bertan ematen da, salbu eta postaz eskatzen bada. Postaz eskatuz gero, udalak bolantea postaz bidaliko du, erroldako helbidera, bi eguneko epean.

          Ziurtagiria eskatuz gero, epea luzeagoa da, sinatuta egon behar baita.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

          Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza, 1

          20570 Bergara