Biztanleen errolda, erroldatze-bolanteak eta erroldatze-ziurtagiriak

Zer da? Zertarako da?

Bergarako udal erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentua

Nork eska dezake?

Bergarako udal erroldan izena emanda dauden edozein pertsonek edo bere ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen NAN, pasaportea edo AIZ originala.
  • Biztaleen erroldako tramiteak egiteko baimena (F0144), hala badagokio, eta gainera baimen emailearen NAN, pasaporte edo AIZren kopia.
  • Adin txikikoentzat famili liburua.

Non eskatzen da?

    Telefonoz:
  • 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)

      Postaz:
    • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
      San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
      943 779 163

        ARGIBIDE GEHIAGO:
      • Idazkaritza
        Udaletxea
        San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
        943 779 100 - luz. 1120
        943779163

      Kostua

      Udalak bere gain hartzen dukudeaketaren kostua

      Erabakitzeko epea

      • Aurreikusitako epea: Momentuan.

      Legeak eta arauak

      Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

      Ez dagokio

      Organo erabakitzailea

      Ez dagokio

      Izapidetze honen ardura duen departamentua

      Bergarako Udala - Idazkaritza

      Oharrak

      • Bolantea eskatzen bada, momentuan ematen da, bertaratua izan ez denean ezik. Kasu hauetan udalak 2 eguneko epean eskatutako bolantea korreoz bidaliko du erroldatutako helbidera.
      • Ziurtagiria eskatzen bada, emateko sinadura eraman behar duelako epea luzeagoa da

      Datu pertsonalen babesa

      Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

      Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

      Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

      Bergarako Udala

      San Martin Agirre plaza, 1

      20570 Bergara