Honen bidez eskatzen den ziurtagirian adierazten dira eskatzaileak zein ondasun dituen edota Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoen; horiek Udalaren administrazio-erregistro hauetan daude jasota:
- Hiri-lurreko Ondasun Higiezinak
- Landa-lurreko Ondasun Higiezinak
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga
- Ibilgailuen errolda
Orokorrean, ziurtagiri hau egiten da diru-laguntzak eskatzeko edo doaneko aholkularitza juridikoa eskatzeko (Abokatu Elkargoan edota Epaitegian aurkezteko).
Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.
1. Eskatzailearen NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.
2. Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ez dagokio
1. Eskaera jaso, dokumentazioa aztertu, sarrera eman eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
2. Interesdunaren ondasunak egiaztatu.
3. Ziurtagiria egin.
4. Ziurtagiria dagokion pertsonari helarazi sinatzeko.
5. Sinatutako ziurtagiria interesdunari helarazi.
6. Dokumentazio guztia Idazkaritzara bideratu artxibatzeko.
Ez dagokio
Bergarako Udala - Idazkaritza
Ondasun-ziurtagiria adingabe bati badagokio, aitak, amak edo tutoreak eskatu beharko du. Eta jasotzeko Familia Liburua aurkeztu beharko dute.
Eskaria posta arruntez edo telematikoki egiten bada, ziurtagiria eskaeran adierazten den helbidera bidaliko da, baldin eta helbide hau helbide fiskalarekin bat baldin badator.
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.
Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.
Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:
Bergarako Udala
San Martin Agirre plaza, 1
20570 Bergara