Gidatzeko baimenean edo/eta zirkulazio-baimenean helbide-aldaketa.

Zer da? Zertarako da?

Bergarako Udalari baimena ematea, udalak zirkulazio- eta/edo gidari-baimenen helbide-aldaketa interesdunaren izenean tramitatu dezan Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzan.

Gogorarazten da herritarraren betebeharra dela Trafikoko Zuzendaritza Orokorrari helbide-aldaketaren berri ematea, gidabaimenaren datuak edo/eta ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren datuak eguneratzeko (Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duen 818/2009 Errege Dekretuaren 10. artikulua: Datuen aldaketa; eta 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, zeinen bidez onartu zen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina, 60. artikulua: Helbidea eta bide-helbide elektronikoa).

Nork eska dezake?

Bergaran erroldatuta egonda, Bergarako Udalari bere gidabaimeneko edota bere ibilgailuaren zirkulazio-baimeneko helbidea aldatzeko baimena ematen dioten pertsona fisikoak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  1. Gidabaimenaren edo/eta zirkulazio-baimenaren helbide-aldaketa egiteko baimen-inprimakia (F0138), behar bezala beteta. Inprimaki hau emango da biztanleen erroldan alta edo helbide-aldaketa egiten denean.
    Gidabaimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, baimenaren titularrak sinatu beharko du eskaera. Ibilgailuaren helbidea aldatu nahi izanez gero (zirkulazio-baimenarena), ibilgailuaren jabe titularrak sinatu beharko du eskaera (titular bat baino gehiago badira, LEHENENGO azaltzen denak egin beharko du).
  2. Gidabaimenaren edo/eta zirkulazio-baimenaren titularraren identifikazio-agiria (NAN, AIZ -Atzerritarren Identifikazio Zenbakia- edo pasaportea).
  3. Gidabaimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, gidabaimena bera.
  4. Zirkulazio-baimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, zirkulazio-baimena bera

Non eskatzen da?

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hogei egun.
            • Legezko epea: Bi hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

            Legeak eta arauak

            • Gipuzkoako Probintziako Trafiko Buruzagitzaren eta Bergarako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena -

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            1. Baimen-inprimakia jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            2. Dokumentazioa Udaltzaingora bideratu.
            3. Udaltzaingoak datu osagarriak egiaztatu eta, hala badagokio, helbide-aldaketaren datuak bete eta Trafikora bidaliko ditu.
            4. Probintziako Trafiko Buruzagitzak bere datu-baseetan helbide-aldaketak sartu eta baieztapena bidaliko dio Udaltzaingoari.

            OHARRA. 2010eko irailaren 23aren aurretik emandako zirkulazio-baimenetan titularraren helbidea azaltzen da. Kasu horietan, interesdunak, helbide-aldaketa eskatzerakoan, jatorrizko baimena entregatu beharko du Udaletxean, eta helbidea aldatu duela adierazteko zigilua ipiniko zaio.

              Organo erabakitzailea

              Gipuzkoako Probintziako Trafiko Buruzagitza

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Udaltzaingoa

              Oharrak

              • Titular bat baino gehiago duten ibilgailuen kasuan, lehenengo titularrak bakarrik eskatu ahal izango du helbide-aldaketa.
              • 2010eko irailaren 23aren aurretik emandako zirkulazio-baimenetan, titularraren helbidea azaltzen da. Kasu horietan, interesdunak, helbide-aldaketa eskatzerakoan, jatorrizko baimena entregatu beharko du Udaletxean, eta helbidea aldatu duela adierazteko zigilua ipiniko zaio.
              • Biztanleen errolda kudeatzeko jarraibideetan jasotako arrazoiren batengatik herritarra ezin bada helbide berrian erroldatu, zirkulazio-baimenen eta gidabaimenen helbide-aldaketa bertan behera geratuko da eta artxibatu egingo da.
              • Inprimaki bera erabilita eta momentu berean, nahi izanez gero eskatu daiteke helbide-aldaketa udal errolda fiskal guztietan egitea, edo bestela bakarrik ibilgailuen gaineko zergaren erroldan.

              Informazio lagungarria:

              Gipuzkoako Trafiko Buruzagitza
              Julio Caro Baroja plaza, 2. 20071
              Donostia – San Sebastian
              Telefonoa: 943 452 000 – Informazio orokorra: 060
              Trafikoko Zuzendaritza Nagusia: www.dgt.es

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

              Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara