Gidatzeko baimenean edo/eta zirkulazio-baimenean helbide aldaketa.

Zer da? Zertarako da?

Baimena ematea Bergarako Udalari zirkulazio-baimen eta gidabaimenen helbide-aldaketa bere izenean tramitatu dezan Gipuzkoako Trafiko Buruzagitzan.

Gogorarazten da herritarraren betebeharra dela Trafikoko Zuzendaritza Orokorrari helbide-aldaketaren berri ematea, gidabaimenaren datuak edo/eta ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren datuak eguneratzeko (Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duen 818/2009 Errege Dekretuaren 10. artikulua: Datuen aldaketa; eta 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, zeinen bidez onartu zen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina, 60. artikulua: helbidea eta bide-helbide elektronikoa).

Nork eska dezake?

Bergaran erroldatuta egon eta Bergarako udalari bere gidabaimeneko edota bere ibilgailuaren zirkulazio-baimeneko helbidea aldatzeko baimena ematen dioten pertsona fisikoak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  1. Gidabaimen edo/eta zirkulazio baimenen helbide-aldaketa egiteko baimen-inprimakia (F0138) behar bezala beteta. Inprimaki hau emango da biztanleen erroldan alta edo helbide aldaketa egiten denean.
    Gidabaimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, titularrak sinatu beharko du eskaera. Zirkulazio-baimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, ibilgailuaren jabe titularrak sinatu beharko du (titular bat baino gehiago badira, lehenengoak egin beharko du).
  2. Gidabaimenaren edo/eta zirkulazio-baimenaren titularraren identifikazio agiria: NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) edo pasaportea.
  3. Gidabaimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, gidabaimena.
  4. Zirkulazio-baimenaren helbidea aldatu nahi izanez gero, zirkulazio-baimena

Non eskatzen da?

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Hogei egun.
            • Legezko epea: Bi hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

            Legeak eta arauak

            • Gipuzkoako Probintziako Trafiko Buruzagitzaren eta Bergarako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena -

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            1. Baimen- inprimakia jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            2. Dokumentazioa Udaltzaingora bideratu.
            3. Udaltzaingoak datu osagarriak egiaztatu eta, hala badagokio, helbide-aldaketaren datuak bete eta Trafikora bidaliko ditu.
            4. Probintziako Trafiko Buruzagitzak bere datu-basean sartu helbide aldaketa eta baieztapena bidaliko dio Udaltzaingoari.
            5. Udaltzaingoak, horrela badagokio, interesdunari jakinaraziko dio baimen berria prest duela, hark Udaltzaingoaren bulegoan jaso dezan (*).

            (*) 2010eko irailaren 23a baino lehenago emandako zirkulazio-baimenetan titularraren helbidea azaltzen da. Kasu horietan, interesdunak jatorrizko baimena entregatu beharko du Udaletxean, eta helbidea aldatu duela adierazten duen zigilua emango zaio.

              Organo erabakitzailea

              Gipuzkoako Probintziako Trafiko Buruzagitza

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Udaltzaingoa

              Oharrak

              • Titular bat baino gehiago duten ibilgailuen kasuan, lehenengo titularrak bakarrik eskatu ahal izango du helbide-aldaketa.
              • 2010eko irailaren 23a baino lehenago emandako zirkulazio-baimenetan titularraren helbidea azaltzen da. Kasu horietan, interesdunak jatorrizko baimena entregatu beharko du Udaletxean, eta helbidea aldatu duen zigilua emango zaio.
              • Biztanleen errolda kudeatzeko jarraibideetan jasotako arrazoiren batengatik herritarra ezin bada helbide berrian erroldatu, zirkulazio-baimenen eta gidabaimenen helbide-aldaketa bertan behera geratuko da eta artxibatu egingo da.
              • Inprimaki bera erabilita, eta momentu berean, eskatu daiteke udal errolda fiskal guztietan edo bakarrik ibilgailuen gaineko zergaren erroldan helbide aldaketa egitea.

              Informazio lagungarria:

              Gipuzkoako Trafiko Buruzagitza
              Julio Caro Baroja plaza, 2. 20071
              Donostia – San Sebastian
              Telefonoa: 943 452 000 – Informazio orokorra: 060
              Trafikoko Zuzendaritza Nagusia: www.dgt.es

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa

              Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza, 1

              20570 Bergara