Zeinu-hizkuntzaren interpretazio-zerbitzua

Zer da? Zertarako da?

Entzumen arazoen ondorioz Udalarekin komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonei zeinu-hizkuntzaren interprete-zerbitzua eskaintzen da.

Herritarrak Udaleko politikari edo teknikari batekin komunikatzeko duen hitzorduan zeinu-hizkuntzaren interprete baten laguntza izango du.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Udalaren aurrean edozein tramitazio egiteko entzumen-arazoak dituen edozein herritarrek.

Entzumen arazoak izanik Udalaren aurrean edozein elkarrizketa/tramitazioa egiteko zailtasunak dituen herritar orok

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dagokio

Non eskatzen da?

    Telefonoz:
  • 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)

    Postaz:
  • Bergarako Udala. B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
    San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
    943 779 163

    Kostua

    Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

    Erabakitzeko epea

    • Legezko epea: Ez dagokio.

    Legeak eta arauak

    Ez dagokio

    Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

    • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
    • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
    • Dagokion udal langilearekin eta eskatzailearekin hitzordua adostea

    Organo erabakitzailea

    Ez dagokio

    Izapidetze honen ardura duen departamentua

    Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

    Oharrak

    Datu pertsonalen babesa

    Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

    Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

    Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

    Bergarako Udala

    San Martin Agirre plaza, 1

    20570 Bergara