Erreziboen xehetasunak kontsultatzea

Zer da? Zertarako da?

Internet bidez ordain-agirien xehetasunetara sar zaitezke, horiek eskatzera Udalera joan beharrik gabe.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haien legezko ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

Ez duzu inolako gako eta pasahitz pertsonalik behar ordainagiria eskuratzeko, behar duzun informazio guztia banketxeak bidaliko dizun 140 karaktereetan iritsiko zaizu eta.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dagokio.

Non eskatzen da?

        Kostua

        Udalak bere gain hatzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Momentuan.
        • Legezko epea: Berehala.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

        Legeak eta arauak

        Ez dagokio.

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          Ez dagokio.

            Organo erabakitzailea

            Ez dagokio

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Kontuhartzailetza

            Oharrak

            Honako datu hauek sartuz ikus ditzakezu ordainagiriak:

            • IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) edo NAN (letra larriz).
            • Banketxeko erreferentzia (datu hau banketxeak bidaltzen du)
            • Dokumentuaren gakoa (datu hau banketxeak bidaltzen du)

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalak tratatuko ditu, eskaria izapidetu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–

            Indarrean dagoen araudiak babestutako eskubideak erabili ahal izango dira, helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza, 1

            20570 Bergara