Kalteen erreklamazioa, udalaren ondare-erantzukizunagatik

Zer da? Zertarako da?

Udalari erreklamazioa egitea, ondare-erantzukizunagatik eragindako kalteengatik.

Ahal dela, gertatu den unean Udaltzaingoa berehala bertaratzea eskatuko da.

Nork eska dezake?

Kalteak jasan dituen edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

  • Medikuen txostenak.

  • Erreklamazioaren gaia den istripua edo kalteak jazo ziren tokiko argazkiak.

  • Lekukoen datuak.

  • Kalteen balorazio ekonomikoa.

  • Jasandako kalteak eta gaitzak frogatzeko balio dezakeen edozer.

Non eskatzen da?

        Postaz:
      • B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)
        San Martin Agirre plaza 1 20570 010 (943 779 100 Bergaratik kanpo)
        943 779 163

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Idazkaritza
          Udaletxea
          San Martin Agirre plaza 1, beheko solairua 20570 BERGARA
          943 779 100 - luz. 1120
          943779163

        Kostua

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hiru hilabete.
        • Legezko epea: Sei hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
        • Teknikariaren txostena, dagokion departamendua.
        • Udalak kontratatutako aseguru etxeari txostena eskatzea.
        • Espedienteari hasiera eman eta instruktorea izendatu.
        • Frogaldi epea irekitzea (10 eta 30 egunen artekoa).
        • Espedientearen instruktorearen erabaki proposamena jakinaraztea.
        • Alegazioatarako edo entzunaldi epea.
        • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        Organo erabakitzailea

        Alkatea

        Izapidetze honen ardura duen departamentua

        Bergarako Udala - Idazkaritza

        Oharrak

        Erreklamatzeko epeak:

        • Epea kalteak jaso diren egunetik urtebetekoa da.
        • Kalte fisikoak badira, osatzen denetik eta/edo mediku-alta datatik kontatzen hasten da epea.

        Gertatutakoa egiaztatzeko edo frogatzeko kontuan izan beharreko oharra:

        Udalaren erantzukizuna egiaztatzeko, garrantzizkoa da gertatu den unean bertan Udaltzaingoaren presentzia eskatzea, dagokion txostena egiteko, lekukoak bertan identifikatzeko eta haien sinadurak jasotzeko.

        Datu pertsonalen babesa

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren jabetzakoak diren eta behar bezala baimenduta dauden fitxategietan sartuko dira.

        Datu horiek udal kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan aurreikusitako kasuetan.

        Datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko edo horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango da, ondorengo helbidera zuzenduta:

        Bergarako Udala

        San Martin Agirre plaza, 1

        20570 Bergara